Foto Turkana Lakua Gizateriaren  sorlekurako bidaia [Kenia]

Turkana Lakua
Gizateriaren
sorlekurako bidaia
[Kenia]

Turkana Lakua
Gizateriaren
sorlekurako bidaia
[Kenia]

Turkana lakua edo aintzira (lehenago Rudolf lakua zena) ur gozoko masa ikaragarri bat da, basamortu baten erdian dagoena. Izatez, ekialdeko Afrikako era horretako handiena da. 
    Rift haranean erdi ezkutatuta dago, ohiko turismo-ibilbide guztietatik urrun, eta Afrikako toki bitxienen artean bitxienetakoa da. Jadezko itsaso bat, sumendiz inguratuta, eta lakuaren ur-bazterretan planetako tribu bakartuenetako batzuk bizi dira: turkana, gabbrak, rendilleak, dassenechak edo azken emoloak. Pertsona gogorrak eta edertasun handikoak, ingurune ezatsegin batera ondo egokituak, kultura eta ohitura zaharrei eusten: ganadua zaintzea eta ura bilatzea, animismoa eta bizirautea. 

 

Interesguneak

• Turkana lakua, sumendiak eta tribuak • Emolo-ak, lakuko azken etnia • Loiyangalani, paisaiak eta pertsonak • Chalbi basamortua, gabbra etniaren oasia • Turkanak, samburuak eta rendilleak, etnia nilotikoak • Maralal, mendiak eta pertsonak • Marsabit, bidegurutzea • Nyahururu eta Thompson ur-jauzia • Samburu herrialdea • Game drive Samburu Erreserban animalia basapiztiak ikusteko • Nairobi, hiriburua.

Ibilbidea

Nairobirainoko hegaldia–Nyahururu–Maralal–South Horr–Loiyangalani–Turkana lakua–Kalacha–Chalbi eta Kaisut basamortuak–Marsabit–Samburuen herrialdea–Nairobi.

Zenbait datu interesgarri

Nairobirainoko hegaldia. Garraioa, lur gogorretan bidaiariak garratzeko egokitutako kamioi berezi batean. Hoteletan eta oinarrizko bandeetan lo egingo dugu (pentsio osoa). Interes kultural, etniko eta paisajista handiko ibilbidea, baina, aldi berean, –bide eta azpiegituren egoera kaxkarra dela eta– gogorra. Gogoan izan planetako tokirik bakartuenetako batera iritsi nahi dugula. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Nairobirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Kenian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Nairobiko turista mailako hotela (lo egitea eta gosaria).
    -  Nyahururu eta Marsabit- en, oinarrizko hoteleko egonaldia, 2 gau (pentsio osoa). 
    - Maralal, Souyh Horr, Loiyangalani Kalacha eta Samburu Erretserban, “bandetako” egonaldia, 6 gau (pentsio osoa). (Ikus ostatuaren atala). 
    - Kamioi pribatu txikiko garraioa, lurgaineko ibilbide guztirako. 
    - Turkana lakuko txalupak, emoloen uhartea bisitatzeko. 
    - Sukaldaria eta kanpatzeko eta sukaldaritzako ekipoa, ibilbide osoan.
    - Samburu Erreserbarako sarrerak eta game drive- a.
    - Banoako gidaria. 

     

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Museoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak (galdetu aire- tasei buruz gure bulegoetan).
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

     

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik. Bilbotik irteera dago.

Prezioa : 2.080 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Turkana Lakua
Gizateriaren sorlekurako bidaia [Kenia]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT