Foto Niloren ibilbidea Sudan eta Egipto

Niloren ibilbidea
Sudan eta Egipto

Niloren ibilbidea
Sudan eta Egipto

  Nilo, munduko ibairik luzeena. Antzinatik Mediterraneoaren eta Afrika beltzaren arteko zubiarena egin izan du bide honek: karabanen, merkataritzako gaien, jakiturien eta handinahikerien bidea izan da. Ibaiaren ertzetan erreinuak eta kulturak sortu dira, denak biziaren iturri eta sustraien sorleku izan den ibaiari so. Mitoa.

Jartum hirian hasiko gara eta hortik aurrera Kairora iritsi arte, Nilo beti izango dugu bidelagun. Kultura eta paisaien aldetik kontraste handiak erakusten dituen bidaia, baia, aldi berean, gogor xamarra. Lehendabizi Sudan bisitatuko dugu, turismo-azpiegitura handirik ez duen herrialde interesgarria, bisitari kopuru gutxi izanik erosoago ibil gaitezke bertako kultur ondarea ezagutzen. Sudango hondakin arkeologikoak paisaia ederrez inguratuta daude, Bayuda izeneko basamortuan Aldi berean, garai bateko Nubia erresuma ere zeharkatuko dugu, Niloren ertzetan eta lur horietan harrera ona egin ohi diete bidaiariei.

Nasser laku zoro eta interesgarria zeharkatu ondoren, Egiptoko lurretan sartuko gara. Hemen dena handiagoa da, baita hotelak ere, baina seguruen behin baino gehiagotan izango ditugu gogoan atzean utzitako Sudango piramide bakartiak. Bidaia guztian Niloren edertasunak lagunduko gaitu.

Interesguneak

  Jartum hiriko museo arkeologikoa • Jebel Barkal: piramideak, tenpluak eta hilobiak Nilo ibaiaren ertzetan • Kairo: Afrika, Mediterraneo eta islamismoa, hiri batean bilduta • Nubia erresumako ondorengoen herrixkak, Nilo ibaiaren ertzetan • Jartum, Nio Urdinaren eta Zuriaren arteko topagune • Egiptoko altxor arkeologiko handiak: Abu Simbel, File, Edfu, Luxor, piramideak... • Asuandik Wadi Halfarako tartea, txalupan • Mussarawat eta Naga: Sudango aberastasun arkeologikoaren beste bilgune batzuk • Meroeko piramideak, Kush-eko faraoi beltzen hilobiak • Ondurman, Jartum zaharra, hiriburuko azoka nagusia • Nasser lakua, ozeano bat basamortuaren erdian.

Ibilbidea

  Jartumerainoko hegaldia –Naga –Musawarat –Shendi –Meroeko piramideak –Atbara –Bayudako basamortua –Karima –Jebel Barkal –Kurru – Old Dongola –Nubiako basamortua –Soleb –Tombos –Wadi Halfa –Aswan –Abu Simbel –Luxor –Kairo–Alexandria.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau oso aberatsa da, behin baino gehiagotan aldatuko dira paisaiak eta garraiobideak. Hegazkinez Jartumeraino eta hortik lur mota guztietarako ibilgailuetan Nubiako basamorturantz. Era horretako ibilgailuetan egingo dugu Sudango zeharkaldi osoa. Gauez ferry zahar batek Sudango Wadi Alfatik Aswan hirira eramango gaitu. Luxor eta Kairoren arteko tartea, trenez. Ostatuak ere, era guztietakoak izango dira: Sudanen, pentsio osoko kanpalekuak, Jartumen izan ezik, hor hotelera joan gara eta. Egipton, turista mailako hotel eroso edo ondo kokatuetan hartuko dugu ostatu. Bidaia honetan asko dira gerta daitezkeen ezustekoak, baina urte askoan lortu dugun esperientziaz baliatuta, bisitatuko ditugun tokien interesgarritasunak deserosotasunak konpentsatzen lagunduko digu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  •   Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Jartumera eta itzuleran Kairotik.

  • - Sudanen sartzeko bisatua.
  • - Egipton sartzeko bisatua.
  • - Aireportu, tren-geltoki edo portuen eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Lur mota guztietarako ibilgailuak Sudango ibilbidean: Jartum hiritik Wadi Halfaraino.
  • - Egipton, autobus pribatu txiki bat.
  • - Txalupa: Wadi Halfatik Aswanera.
  • - Ohatze edo literadun trena: Luxor-Kairo.
  • - Autobusa: Abu Simbel bisitatzeko.
  • - Aswanen, falua izeneko txalupa egun osorako.
  • - Hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainuarekin), gosaria barne: Jartum eta Egipton, ibilbidean zehaztutako eran.
  • - Sudango ibilbidean, 5 gau pentsio osoan, gauez kanpatuta, kanpatzeko gaiak barne (lozakua izan ezik).
  • - Nubiarren etxeetako egonaldia, 3 gau, Soleb, Tombos eta Kariman (pentsio osoa).
  • - Sudango arkeologia-bisitaldietako sarrerak eta baimenak.
  • - Sudango bidaia-baimena.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 6an/aza. 3an.

Prezioa : 2.870 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Niloren ibilbidea
Sudan eta Egipto
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT