Nilo, munduko ibairik luzeena. Antzinatik Mediterraneoaren eta Afrika beltzaren arteko zubiarena egin izan du bide honek: karabanen, merkataritzako gaien, jakiturien eta handinahikerien bidea izan da. Ibaiaren ertzetan erreinuak eta kulturak sortu dira, denak biziaren iturri eta sustraien sorleku izan den ibaiari so. Mito bat.
Jartum hirian hasiko gara eta hortik aurrera Kairora iritsi arte, Nilo beti izango dugu bidelagun. Kultura eta paisaien aldetik kontraste handiak erakusten dituen bidaia. Lehendabizi Sudan bisitatuko dugu, turismo-azpiegitura handirik ez duen herrialde interesgarria, bisitari kopuru gutxi izanik erosoago ibil gaitezke bertako kultur ondarea ezagutzen. Aldi berean, garai bateko Nubia erresuma ere zeharkatuko dugu, Niloren ertzetan eta lur horietan harrera ona egin ohi diete bidaiariei.
Sudango iparraldea eta Egipto lotzen dituen errepide berriak Asuaneraino eramango gaitu, Nasser lakua zeharkatu ondoren. Bidaia guztian Niloren edertasunak lagunduko gaitu.
• Jartum hiriko museo arkeologikoa • Orduman, antzina Jartum zena, hiriburuko azoka handia • Jartum, Nio Urdinaren eta Zuriaren arteko topagune • Mussarawat eta Naga: Sudango aberastasun arkeologikoaren beste bilgune batzuk • Jebel Barkal: piramideak, tenpluak eta hilobiak Nilo ibaiaren ertzetan • Meroeko piramideak, Kusheko faraoi beltzen hilobiak • Nubia erresumako herrixkak, Nilo ibaiaren ertzetan • Egiptoko altxor arkeologiko handiak: Abu Simbel, File, Edfu, Luxor, piramideak... • Nasser lakua, ozeano bat basamortuaren erdian • Kairo: Afrika, Mediterraneo eta islamismoa, hiri berean bilduta.
Jartumerainoko hegaldia –Naga –Musawarat –Shendi –Meroeko piramideak –Atbara –Bayudako basamortua –Karima –Jebel Barkal –Kurru – Kerman –Soleb –Tombos –Wadi Halfa –Abu Simbel –Luxor –Kairo.
Bidaia hau oso aberatsa da, behin baino gehiagotan aldatuko dira paisaiak eta garraiobideak. Hegazkinez Jartumeraino eta hortik 4x4 motako ibilgailuetan Nubiako basamortuan zehar. Era horretako ibilgailuetan egingo dugu Sudango zeharkaldi osoa. Wadi Alfatik Simbelerako tartea, ferryz, eta Asuan-Luxor tartea autobus txiki batean. Ostatuak ere, era guztietakoak izango dira: Sudanen, hotel xume-xumeak, eta nubiarren etxeak, pentsio osoan, Jartumen izan ezik, hor hotelera joan gara eta. Egipton, turista-mailako hotel eroso edo ondo kokatuetan hartuko dugu ostatu. Banoako gidaria.
- Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Jartumera eta itzuleran Kairotik.
- Luxor eta Kairo arteko barne hegaldia.
- Sudanen sartzeko bisatua.
- Egipton sartzeko bisatua.
- Aireportu, tren- geltoki edo portuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
- 4x4 motako ibilgailuak, Jartum hiritik Wadi Halfaraino
- Egipton, autobus pribatu txiki bat.
- Qustul- etik Abu Simbe- rainoko tarterako ferrya.
- Asuanen, egun osoko nabigazioa, falua deritzon txalupan.
- Turista- motako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainuarekin), lo egitea eta gosaria barne: Jartum, Abu Simbel, Asuan, Luxor eta Kairon.
- Meroe eta Wadi Halfan, 2 gau oinarrizko hoteletan, birentzako geletan (bainuarekin), pentsio osoan.
- Soleb, Tombos eta Kariman, 4 gau nubiarren etxeetan, pentsio osoan.
- Sudango arkeologia- bisitaldietako sarrerak eta baimenak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 16 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 21etik urtarrilaren 5era.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Oharra : kontsultatu Bilbotik irteteko eta Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 3.280 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.