Lehen giza-komunitateen bizimoduak nomadismoa zuen oinarri, hau da, jatekoaren bila toki batetik bestera ibiltzea. Historikoki oso berandura arte gizakumeak ez ziren toki batean finkatu. Eta toki batetik bestera ibiltze horretan ezinbesteko garrantzia izan dute komunitateen arteko ibilbideek, merkataritza-gaien, kulturen, ezagupenen eta sinesmenen elkartrukatzea ahalbidetu izan duten bideek.
Zetaren Bidea bi mila urtetik gorako epean Europa eta Asiaren arteko harremanetarako bide bakarra izan zen, toki batetik bestera joatea benetako abentura eta ausardia zen garaietan hain zuzen ere. Bide hori urrutitik etorritako merkataritzako gaien garraiobide nagusi bilakatu zen, eta hamaika istorioren sorleku.
Guk proposatutako ibilbideak karabanen bideari jarraitzen dio, lautada, basamortu eta mendi-pasabideetan zehar. Txina osatzen duten kultur ezberdinak ezagutu nahi ditugu, Zetaren Bideari jarraituta geografia aldatzen den heinean ohiturak eta kulturak ere aldatuz doazela ikusteko.
Marko Poloren ibilbideari jarraituta, Txinan sartuko gara, Pekinen zehar, Zetaren Bidearen benetako hiriburua den Xianera iristeko. Ondoren, Erdiko Asiatik barrena Karakorumera, Hunza bailara ikusgarrira eta Indiako azpikontinenteko hirietara iritsiko gara.
• Pekin: tenpluak, museoak, parkeak, Bake Zerutiarraren Atea, Hiri Debekatua...• Xian, inperioaren hiriburua 11 dinastiatan zehar, eta "Terrakotazko armadaren" kokalekua • Txinako lamaismoaren monasterio nagusia: Labrang • Jiayuguan, Txinako Harresi Handiaren azken gotorlekua • Mogako kobazuloak: txinatar arte budistaren adierazpenik onena • Turfango oasia, itsasoaren mailaren azpitik 150 m-ra • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Erdialdeko Asiako etnia ezberdinen topagunea: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Pamir eskualde bailaretako mendiak eta paisaia berdeak • Khunjerab Pass, Txina eta Pakistanen arteko muga ikusgarria • Karakorum Highway, Indo harana zeharkatzen duen errepidea, bataz beste 2.000 m-ko altueran • Batura glaziarra • Hopar glaziarra • Passu eta bertako inguru ikusgarriak • Karimabad eta Hunza harana, Karakorumaren babeseko mila urtetik gorako biztanleria • Gilgit, geldialdi bat KKHko Pakistango aldean.
Pekinerainoko hegaldia–Xian–Lanzhou–Xiahe–Lanzhou–Jiayuguan–Dunghuang–Turfan–Kashgar–Tashkurgam–Khunjerab Pass–Passu–Karimabad– Gilgit–Chilas– Naran-Mansehra-Islamabad.
Bidaia hau luzea da, eta era askotako garraio motak erabiliko ditugu Pekin-Xian, Xian-Lanzhou, Lanzhou-Jiayugan, Liuyuan-Turfan eta Turfan-Kashgar tarteetarako. Ostatu motak ere ezberdinak izango dira, turismo-azpiegituraren arabera: hotel erosoetatik oinarrizko aterpetxeetara. Klima ere oso aldakorra da: asia erdiko lautadetan beroa da nagusi, mendietan, berriz, hotza. Ibilbidea gogorra da, baina erakargarria, eta partaideen aldetik espiritu bidaiaria eskatzen du. Gure bidaien artean, klasiko bat. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera, itzulera Islamabadetik.
- Txinan birritan sartzeko bisa.
- Pakistanen sartzeko bisa.
- Hotel, aireportu eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
- Pekin- Xian abiadura handiko trena.
- Xian- Lanzhou abiadura handiko trena.
- Lanzhou- Jiayuguan tarterako trena.
- Liuyuan- Turfan trena.
- Turfan- Kashgar tarterako trena (literekin).
- Tarte hauetarako autobus pribatua: Labrang- Lanzhou, Jiayuguan- Dunhuang, Kashgar- Tashkurgam- Sust- Passu- Karimabad- Gilgit- Chilas- Islamabad.
- Ibai Horian, Bingling bisitatzeko gabarra.
- Pekin hiriburutik Harresi Handiraino joateko garraio pribatua.
- Xian hiritik “Terrakotazko armada” dagoen tokirainoko garraio pribatua.
- Jiayuguandik Harresi Handirainoko garraio pribatua.
- Mogao kobazuloak bisitatzeko tokiko autobusetako garraioa.
- Turfanen inguruko txangoetarako garraio pribatua.
- Hopar glaziarra bisitatzeko 4x4 motako ibilgailuak.
- Tashkurgam, Passu eta Xiaheko egonaldia, hotel xumeetan (lo egitea eta gosaria).
- Ibilbidearen gainerakoan, turista motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin)
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren otorduak.
- Museo, parke eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta zehaztu ez diren bestelako kontzeptu guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 4an.
Prezioa : 3.950 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.