Foto Omango Sultanerria Mendiak, harea eta itsasoa

Omango Sultanerria
Mendiak, harea
eta itsasoa

Omango Sultanerria
Mendiak, harea
eta itsasoa

Arabiako penintsularen hego-ekialdean kokatua, modernitatearen eta tradizioaren arteko eztabaidan dabilen herrialdea da Oman, Pertsiako Golkoko auzokideen gehiegikeria edo nabarmenkerietan erori gabe, aurrerabideari eta modernizazioari uko egin nahi ez diena. Omango bizilagunek harrotasunez eusten diote euren iragan ohoretsuari, Omango Sultanerriak Indiako Ozeanoko itsas merkataritzaren zati handi bat kontrolatu eta sultanerriaren txalupak Zanzibarreraino iristen ziren garaikoari. #Gaur egun Omanenek ia ukitu gabeko naturaren edertasuna eskaintzen digu: kostaldeko hondartza paregabeak, Musandango penintsulako fiordoak, hareazko basamortu handia eta Hajjar mendikatea ikusgarria, besteak beste. #Gure ibilbidean Omango geografian nagusi diren hiru osagai ezagutzeko asmoa daukagu: Batetik, Hajjar mendiak bisitatuko ditugu, bertako arroilak, haran sakonak eta 3.000 metrotik gorako mendi ikusgarriak; bestetik Wahibako basamortua; eta, kontraste gisa, hain zabala eta oso biztanle gutxi dituen herrialde zoragarri honen paradisu itxurako kostaldea. Ibilbidean Omanen han-hemenka sakabanatuta dauden gotorleku ugarietako batzuk ikusteko aukera izango dugu.

Ibilbidea

Maskaterainoko hegaldia–Rustaq –Wadi Bani–Jebel Shams–Nizwa–Wadi Bani Khalid–Wahibako basamortua–Ras al Hadd–Sur–Maskat.

Zenbait datu interesgarri

Maskaterainoko hegaldia. Ibilbide osoan lur mota guztietarako ibilgailu pribatuak erabiliko dugu. Hotel eta kanpamentuetan hartuko dugu ostatu. Hajjar mendietan erraz egiteko oinezko ibilbideren bati ere heldu nahi diogu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Maskaterainoko joan- etorria, hegazkinez. Omenen sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Maskat hiriburuan, turista motako hoteletako ostatua (gosaria barne), bainugela pribatuarekin. Wahibako basamortuan, kanpàmentu finkoetan lo egitea. Ibilbidearen gainerakoan ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria) hotel txikietan. Rass al Jinz Erreserba Naturaleko bisita gidatua. Ibilbide osoko lur mota guztietarako ibilgailu pribatuetako garraioa. Bidaia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.870 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Omango Sultanerria
Mendiak, harea eta itsasoa
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT