Foto Kirgizistan-Uzbekistan Tian Shanetik Samarcandara (Zetaren Bidearen oihartzunak)

Kirgizistan-Uzbekistan
Tian Shanetik Samarcandara
(Zetaren Bidearen oihartzunak)

Kirgizistan-Uzbekistan
Tian Shanetik Samarcandara
(Zetaren Bidearen oihartzunak)

Zetaren Bidea izan zen, ehunka urtez, karabanen joan-etorria, Europaren eta Asiaren arteko harremanetarako bide nagusia, distantzia luzeek eta eremu babesgabeek bidaia benetako epopeia bihurtu zutenean. Merkataritza eta kultura ibilbide horrek Erdialdeko Asia osatzen duten herrialdeetako janato zaharrak eta lur nomadak zeharkatzen zituen. Bihotz geografiko horretan kokatzen dira Kirgizistan eta Uzbekistan, bidaia berean natura, bizimodu nomada, bazarrak eta historia nahasten dituzten bi herrialde.

Kirgizistan naturaren eta espazio ireki handien, haranen eta, batez ere, mendien sinonimoa da. Tian Shan mendikateetatik, Txinako literaturako “zeruko mendiak” izendatuak izan zirenak, Samarcandaraino bidaiatuko dugu.

Kirgizistanek ibiltzera gonbidatzen duten paisaiek baldin baditu, bere aldameneko Uzbekistanek islamaren eta arkitekturaren ondare aberatsa erakusten digu: Koran-eskolak eta mausoleoetako arkitektura ikusgarria, pelikuletakoak diruditen meskitak, minarete zoragarriekin… bere pertsonaia historikoekin, mogolen garaiko India gogora ekartzen digutenak.

Interesguneak

• Bishkek, oroitzapen sobietarra •  Burana Dorrea, Giza Ondarea • Issyk Kol lakua, munduko bigarren mendiko lakurik handiena • Jety Oguzeko harri formazioak• Alty Arashan, Tian Shaneko paisaiak • Paisaia alpinoak Jyrgalanen • Cholpon Atako petroglifoak • Kilemche, nomada bizimodua • Son kol lakua, nomada kutsu gehiago • Osh, Zetazko ibilbidearen hiri zaharra • Tulpar lakua, Lenin mendiaren oinean, Pamireko bihotza • Margilan, Ferganako haraneko zeta-harren sorlekua • Kokand, kanato zaharraren hiriburua • Khiva: Zetaren Bideko bazarrak, koran-eskola eta harresiak • Labi-hauzeko plaza • Bukharako gotorlekua • Kalongo minaretea • Bibi Khanumen meskita eta Gur Emirren mausoleoa • Ulugbekeko behatokia eta Registan erraldoia Samarcanda mitikoan.

Ibilbidea

Bishkekerainoko hegaldia –Tamga –Fairy Gorge –Barscoon –Jety Oguz –Karakol –Altyn Arashan –Jyrgalan –Cholpon Ata –Issyk Kul lakua –Kilenche –Song Kol lakua –Kazarman –Uzgen –Osh –Tulpar Kol –Lenin tontorreko oinarrizko kanpalekua –Osh –Margilan –Kokan –Tashkent –Urgench –Khiva –Bukhara –Samarcanda.

Zenbait datu interesgarri

Bi zati nabarmen ezberdinak dituen bidaia da hau: batetik, Kirgizistanen natura protagonista da; eta  Uzbekistanen, aldiz, bere ondore historiko eta kulturala. Minibus erosoak erabiliko ditugu ia ibilbide osoan, eta 4x4 ibilgailuak bidaiaren amaieran, Lenin tontorreko zonaldera iristeko. Toki gehienetan hotel egokietan egingo dugu lo, Kirguizistanen lau pertsonentzako yurtetan (6 gau) eta gau bakarra izango dugu Kazarmanen oinarrizko ostatu batean. Pentsio osoan egongo gara ibilbide guztian Kirgizistanen.

Bidaiaren lehenengo zatian oinezko ibilaldi batzuk egingo dira inguruan dugun guztiaz hobeto gozatzeko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Bishkekerainoko joateko hegaldia eta Samarcandatik etorria.
    - Barruko hegaldia: Tashkent- Urgench.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus txiki pribatuan eta lur- mota guztietarako ibilgailuetan garraioa  ibilbide osoan.
    - Altyn Arashan bisitatzeko lur- mota guztietarako kamioia.
    - Issy Kul lakuan nabigazioa barku pribatuan.
    - Ostatua turista- mailako hoteletan, birentzako logeletan, gosaria barne, Kirgizistango Bishkek, Karakol, Kochkor eta Osh hirietan (7 gau).
    - Tamga, Kelinche, Song Kol eta Tulpar lakuan ostatua lau pertsonentzako yurtetan (6 gau).
    - Jyrgalanen hotel apalean ostatua, gosaria barne (2 gau). 
    - Kazarmanen etxe partikularretan oinarrizko ostatua, gosaria barne (gau 1).
    - Uzbekistanen turista- mailako hoteletan, birentzako logeletan, lo egingo dugu, gosaria barne.
    - Pentsio osoa hirugarren eguneko gosaritik 15 garren eguneko gosarira bitartean.
    - Kirgizistango parke natural eta gune arkeologikotarako sarrerak.
    - Uzbekistango monumentu  nagusietarako sarrerak
    - Bidaia asegurua.
    - Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza- orrian).
    - Bertako gidariak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 24 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: ira. 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.475 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kirgizistan-Uzbekistan
Tian Shanetik Samarcandara (Zetaren Bidearen oihartzunak)
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT