Kenya izenak berehala dakarkigu gogora animaliak ikusteko safarien irudia. Hala ere, guk oraingoan bestelako bidaia bat proposatu nahi dizugu: Turkana lakuaren inguruko paisaia handietako tribuak ezagutzeko bidaia eta amaieran Zanzibar uhartean.
Kenyako parkerik onena –Afrikako animalia basatien gordelekurik onena den Masai Mara erreserba– ikusi ondoren, Rift bailaran barrena jarraituko dugu, Bogoria eta Baringo lakuak topatu arte: geyserrak, flamenkoak, hegazti-aniztasuna… Eta hortik hain ezaguna ez den eta ohiko turismo ibilbideetatik kanpo dagoen Kenyara joango gara. Turkana lakura iritsi nahi dugu, jade koloreko itsaso bat, sumendiz inguratuta, eta ertzetan planetako triburik isolatu edo bakartuenetako batzuen bizilekua: turkanak, gabbrak, rendillak, dassenechak edo azken emoloak. Jende gogorra, baina aldi berean ederra, ingurune latz eta gogor batera ondo egokitua, eta mende askotako kultura eta ohiturei eusten diena. Chalbi eta Kasuit basamortuak, paisaia aldakorra: harea, eremu lauak, oasiak, bakartutako etniak… bide eta kulturen bidegurutzea den Marsabit berdera heldu arte. Samburu-en herria zeharkatu ondoren, Nairobira itzuliko gara. Hegazkina hartu eta Tanzaniako kostalderantz, Zanzibar uharte paradisiakora: suahilien kultura, Indiako Ozeanoaren ertzean. Oinez egiteko egunak, arabiar kaleen labirintoan barrena, iragana gogoan, edo dhow txalupak hartu eta lasai nabigatzekoak eta snorkela egiteko.
• Masai Marako erreserba • Turkana lakua, sumendiak eta tribuak • Emoloak, lakuko azken etnia • Loyangalani, paisaiak eta jendeak • Chalbiko basamortua, gabbren oasia • Turkanak, samburuak, rendilak, Niloko etniak • Hells Gate Parke Nazionala, animalien eta arroilen artean, oinez • Bogoria eta Baringo lakuak, geyserrak eta flamenkoak • Maralal, mendiak eta jendeak • Marsabit, bidegurutzea • Samburuen herria • Zanzibar uhartea, swahilien kultura • Dhow txalupan hondartzen artean nabigatzen eta iluntzean Indiako Ozeanoko ilunabarrak.
Nairobirainoko hegaldia–Masai Mara–Hells Gate P.N. –Naivasha–Bogoria lakua-Baringo lakua–Maralal–South Horr–Loiyangalani–Turkana lakua–Kalacha–Chalbi eta Kaisut basamortuak–Marsabit–Samburuen herrialdea–Nairobi–Zanzibar uhartea-Nairobi.
Ibilbide oso handia eta osoa: paisaiak, fauna, kulturak, etniak. Masai Maran, sabai tolesgarria duen furgoneta txikiko garraioa. 4x4 motako kamioi egokitua, ibilbidearen gainerako bide guztirako. Nairobitik Zanzibarrerainoko joan-etorriko hegaldia. Nairobi eta Zanzibarren hotel onak. Ibilbidearen gainerako tartean denda finkoetan, bandetan eta oinarrizko hoteletan egingo dugu lo (pentsio osoan). Ibilbide gogorra, bideen egoeragatik eta azpiegitura-gabeziagatik. Gogoan izan planetako tokirik bakartuenetako batera iritsi nahi dugula: Turkana lakua. Banoako gidaria.
- Nairobirainoko hegaldi erregularra joan eta itzulera.
- Hegaldia Nairobi- Zanzibar uhartea- Nairobi.
- Kenya eta Tanzanian sartzeko bisatuak.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Masai Marako bisitarako, sabai tolesgarria duen furgoneta txikiko lur gaineko garraioa.
- Naroketik (4. eguna) Turkana lakuraino eta Nairobirainoko itzulera arteko garraioa, egokitutako kamioi batean.
- Zanzibarreko aireportua- Paje- Stone Town tarterako autobus pribatu txiki bateko garraioa.
- Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria) Nairobi eta Zanzibar uhartean.
- Masai Maran, denda finkoetako, bandetako eta oinarrizko hoteletan egonaldia, eta biderako kamioiko garraioa.
- Sukaldaria eta sukalderako gai guztiak (pentsio osoa) 2. egunetik 11. era bitartean (azken eguneko afaria izan ezik).
- Baringo lakuko txalupak, hegaztiak ikusteko, eta Turkana lakuko txalupak, emoloen uhartea bisitatzeko.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museoetarako sarrerak.
- Aire- tasak (Kontsultatu gure bulegoetan).
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an.
Oharra : Bilboko irteera bezperan egingo da.
Prezioa : 3.075 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.