Foto Karabanen ibilbidea Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkiako ekialdea

Karabanen ibilbidea Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkiako ekialdea

Banoan betidanik erakarri izan gaitu antzina karabanek –jakituria, merkataritzako gaiak eta sinesmenak ekarriz– Asiatik Mediterraneoraino jarraitu ohi zuten bideak, karabana horiek jorratutako bideetan barrena ibiltzeak, alegia.

Antzinako Zetaren Bideak ukitzen zituen hiri handiak, Turkmenistango basamortuetako paisaiak, Irango mendiak eta Ararat gailurraren itzala lotu nahi izan ditugu oraingoan, gamelu gainean bidaiatzen zuten karabanei atsedena eman ohi zieten tokien inguruko ibilbidean: gotorlekuak, merkatuak, tenpluak... bide zaharreko beste hainbat oroitzapen.

Suleiman, Ulugbek, Khayyam, Tamerlan edo Avicena bizi izan ziren lurrak bisitatzea, errealitate ezberdinetako herriak gertutik ezagutzeko aitzakia baino ez da: Uzbekistango kotoi-soroak, Beyoglu hiriko kale kosmopolitak, kristau, georgiar eta armeniar herrixkak... Herri horiek guztiak kultur tradizio zaharrak globalizazioaren garaiko erronka berriekin uztartu nahian dabiltza.

Interesguneak:

• Samarkand: Tamerlanen hiri mitikoa • Pertsepolis eta Naghsh-e-Rostamen mausoleoak: Persiako Inperioaren distira • Ekialdeko Anatoliako natura eta kulturaren arteko harmonia.. elizak, meskitak eta goi-lautadako gotorlekuak • Reza imanak martirioa jasan zuen hiria: Mashad, Irango xiiten hiri sakratua • Esfahan: azokak, lorategiak, meskitak, zubiak, tea hartzeko tokiak... munduaren erdi-erdian • Bukhara eta Khiva: Erdiko Asiako kultur eta erlijio bihotza 2.500 urtez. • Yazd hiri zaharreko kale estuak • Istanbul: Mediterraneoko herrien historia Bosfororen ondoan.

Ibilbidea:

Tashkenterainoko hegaldia – Samarkand –Bukhara – Khiva – Ashgabat – Mashad – Shiraz - Yazd –Esfahan – Teheran – Tabriz – Dogubeyazit – Kars – Yosureli – Trabzon – Istanbul.

Zenbait datu interesgarri:

Ibilbide guztian autobus txiki bat izango dugu garraiobide. Hotel eta ostatuetan egingo dugu lo. Barruko hegaldiak: Dashoguz-Ashgabat, Mashad-Shiraz eta Trabzon-Istanbul. Trena: Teheran-Tabriz. Kontuan hartu abuztuko irteerako lehen egunek bat egiten dutela Ramadan garaiaren azken egunekin; hortaz bisitaldiak ordutegi ofizialekin egokitu beharko dira. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartuta, ezinbestekoa izango da bidaiariek bidaiaren zereginetan parte hartzea eta taldean aurrera egiteko gogoa agertzea. Interesatuta egonez gero, ez utzi izen-ematea azken ordurako: bisatuak denboraz tramitatu behar dira eta. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan:

  • - Turkish Airlaines konpainiaren hegaldi erregularra, haranzkoan Tashkentera eta itzuleran Istanbuldik.
  • - Hegaldiak: Dashoguz-Ashgabat, Mashbad-Shirad eta Trabzon-Istanbul.
  • - Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkian sartzeko bisatuak.
  • - Aireportu, hotel eta tren-geltokien arteko joan-etorriak.
  • - Taldearentzako autobus txikia (airea girotzeko teknologiarekin).
  • - Trena (literekin): Teheran-Tabriz.
  • - Ibilbide guztian turista mailako hoteletan hartutako osatua (lo eta gosaria), birentzako geletan.
  • - Uzbekistan eta Turkmenistango monumentu nagusietako sarrerak eta tokian tokiko gidariak.
  • - Uzbekistan, Turkmenistan eta Irango tokiko gidaria.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
  • - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak eta joan-etorriak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta bestelako gastu pertsonalak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Karabanen ibilbidea
Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta Turkiako ekialdea

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
29 egun.

Taldea:
6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 2an.

Prezioa: 3.480 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea