Asiako kontinentean egin daitezkeen ibilbideen artean ikusgarrienetakoa, gogorrenetakoa eta gehien eskatzen duenetakoa, zalantzarik gabe. Himalaiako sartaldeko paisaia zoragarrien arteko ibilbidea, lur lehor eta basatian eta amaieran Kailash mendiko gailurra: mendi sakratua. Shivaren egoitza eta munduko gailur espirituala den gailur horretara milaka erromes hurbildu ohi dira urterourtero. “Tibeteko Elurretako Bitxia” deitu izan zaio mendi horri, eta gailurreko lau isurialdeak lau puntu kardinaletara zuzenduta edukita “munduaren zilborra” ere omen da. Ondoan Brahmak amestutako Manasrovar, “buruaren lakua”. Asiako eskualde ezezagunetako batzuk ezagutuko ditugu, artzain nomaden lurrak zeharkatuta: Tian Shan, Pamir, Kunlun, Aksai Chin, Ngari... mendiak. Eta itzulerako hegazkina hartu aurretik Katmandu haranaren kolore berdea.
• Kailash mendia, Tibeten bihotzean • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Asiako Erdialdeko etnien topaleku: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Guge izeneko erresuma zaharreko Tholing eta Tsaparang arkeologia-guneak • Everesteko beheko kanpamentua • Manasrovar lakuaren inguruko monasterioak, estupak eta “mani” hormak • Torugart Pass, Kirgizistan eta Txina arteko muga • Ngariko artzain nomaden kanpalekuak: gailur eta harkaitzetako idortasuna eta bailaretako berde bizia • Katmandu hiriburua eta harana: Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta...
Bishkekerainoko hegaldia –Naryn –Torugart –Kashgar –Kargilik – Shaidulla –Hongliutan –Doma –Gar –Tsada -Dachen –Paiyang –Saga –Xegar –Everesteko B.K. –Zhangmu –Katmandu- Delhi.
Ibilbidea oso gogorra da, bisitari gutxi dituen ingurua zeharkatzen baitu, azpiegitura gutxikoa. Ibilbidean lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu, batzuetan autobus txiki bat. Hotel eta ostatuetan, batzuk oso xumeak, egingo dugu lo. Ibilbiderako baimena lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. . Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea