Foto Jordania Petra, Wadi Dana eta Rum basamortua

Jordania
Petra,
Wadi Dana
eta Rum basamortua

Jordania
Petra,
Wadi Dana
eta Rum basamortua

Jordaniak, neurriz oso zabala ez denez gero, egun gutxitan bisitatzeko aukera ematen du. Abantaila horri beste bat gehitu behar zaio, Jordaniaren hurbiltasun geografiko eta kulturala. Aberastasun arkeologiko handia du eta, horrez gain, Palestina zaharreko mendien edertasuna eskaintzen digu Petra kasu, historiaz mamitua ere bai. Baita Rum basamortuko eta Wadi Danako paisaia ikusgarriak ere. Historia eta natura atsegin dituztenentzat, bidaia hau ezin aproposagoa da.

Interesguneak

• Itsaso Hila, gazitasun handiko urek ur gainean egoteko gaitasun berezia eskaintzen dute • Wadi Dana Erreserbako paisaia bereziak, Jordaniako natur erreserbarik handienean • Petra, Arabiako antzinako hiri ikusgarria, nabateoen hiriburu izan zena • Rum eta basamortuaren edertasuna: Wadi Rum, Siq Barrah, Ilargiaren Harana…: arroilak, dunak, greseko mendiak... Lawrence Arabiakoa mitikoa ibilitako paraje ikusgarriak. Itsas Gorriko uretan, koralen artean, urpean igeri eginez.

Ibilbidea

Ammanerainoko hegaldia –Jerash –Madaba –Itsaso Hila –Wadi Dana –Wadi Rum –Aqaba –Petra –Jerash –Amman.

Zenbait datu interesgarri

Ammanerainoko hegaldia. Ibilbide osoan autobus pribatu txiki bat edukiko dugu, Wadi Rumen izan ezik, hor lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu eta. Lo egiteko, hoteletan, eta Wadi Rumeko kanpaleku pribatuan eta oheekin. Danan, Wadi Rumen eta Petra inguruan oinez egiteko aukera izango dugu; horretarako sasoi onean egon beharra dago. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Ammanerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide guztirako autobus edo autobus txiki pribatua.
    - Lur mota guztietarako ibilgailua Wadi Rumen.
    - Turista- motako hoteletako egonaldia, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin) eta gosariarekin Amman, Aqaba eta Petran.
    - Danan, gau bat oinarrizko hotelean, birentzako geletan bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
    - Wadi Rumeko kanpaleku pribatuan eta oheekin 2 gau, pentsio osoan (lozaku arina eramatea gomendagarria).
    - Wadi Dana eta Wadi Rum Erreserbetako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Tokian tokiko gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, monumentu eta gune arkeologikoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 10 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 1.780 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Jordania
Petra, Wadi Dana eta Rum basamortua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT