Foto Kailash mendiko zeharkaldia Kirgizistan, Kashgar, Tibet eta Nepal

Kailash mendiko zeharkaldia
Kirgizistan, Kashgar, Tibet eta Nepal

Kailash mendiko zeharkaldia
Kirgizistan, Kashgar, Tibet eta Nepal

Asiako kontinentean egin daitezkeen ibilbideen artean ikusgarrienetakoa, gogorrenetakoa eta gehien eskatzen duenetakoa, zalantzarik gabe. Himalaiako sartaldeko paisaia zoragarrien arteko ibilbidea, lur lehor eta basatian eta amaieran Kailash mendiko gailurra: mendi sakratua. Shivaren egoitza eta munduko gailur espirituala den gailur horretara milaka erromes hurbildu ohi dira urtero-urtero. “Tibeteko Elurretako Bitxia” deitu izan zaio mendi horri, eta gailurreko lau isurialdeak lau puntu kardinaletara zuzenduta edukita “munduaren zilborra” ere omen da. Ondoan Brahmak amestutako Manasrovar, “buruaren lakua”. Asiako eskualde ezezagunetako batzuk ezagutuko ditugu, artzain nomaden lurrak zeharkatuta: Tian Shan, Pamir, Kunlun, Aksai Chin, Ngari... mendiak. Eta itzulerako hegazkina hartu aurretik Katmandu haranaren kolore berdea.

Interesguneak

• Kailash mendia, Tibeten bihotzean • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Asiako Erdialdeko etnien topaleku: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Guge izeneko erresuma zaharreko Tholing eta Tsaparang arkeologia-guneak • Everesteko beheko kanpamentua • Manasrovar lakuaren inguruko monasterioak, estupak eta “mani” hormak • Torugart Pass, Kirgizistan eta Txina arteko muga • Ngariko artzain nomaden kanpalekuak: gailur eta harkaitzetako idortasuna eta bailaretako berde bizia • Katmandu hiriburua eta harana: Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta...

Ibilbidea

Bishkekerainoko hegaldia –Naryn –Torugart –Kashgar –Kargilik – Shaidulla –Hongliutan –Doma –Gar –Tsada -Dachen –Paiyang –Saga –Xegar –Everesteko B.K. –Zhangmu –Katmandu- Delhi.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbidea oso gogorra da, bisitari gutxi dituen ingurua zeharkatzen baitu, azpiegitura gutxikoa. Ibilbidean lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu, batzuetan autobus txiki bat. Hotel eta ostatuetan, batzuk oso xumeak, egingo dugu lo. Ibilbiderako baimena lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. . Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Bishkekera eta itzuleran Delhitik. Katmandu- Delhi arteko hegaldi erregularra. Kirgizistan, Txina, Nepal eta Indian sartzeko bisatuak. Ford Transit motako furgonetako garraio pribatua: Bishekek- Torugart Pass. Toyoca Coaster motako ibilgailu pribatuko garraioa: Totugart Pass- Kargilik tarterako eta Txina eta Nepalen arteko mugatik, Kodarin, Katmanduraino. Lur- mota guztietarako ibilgailuetako garraioa: Kargilik hiritik Txina eta Nepalen arteko mugara, Kodarira. Turista- motako establezimenduetako ostatua Bishkek, Kasghar, Katmandu eta Delhin, birentzako geletan (bainugelarekin). Izar 1eko hoteletako ostatua Zhangmu eta Xegar hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin). Kargilik, Ali Gar eta Saga hirietan, oinarrizko hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin). Naryn eta Tash- Rabaten, berriz, yurta izeneko nomaden denda tradizionaletan egingo dugu lo, oinarrizko kanpalekuetan, zerbitzuak- eta denon artean erabiltzeko. Ngariko zeharkaldian eta Everesteko beheko kanpamenduan, ostatuak ”guest house” motakoak izango dira.
  • - Kirgizistango ibilbidean, museo eta monumentuetarako sarrerak. Kirgizistango bidaia-baimena eta muga zeharkatzeko baimena. Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, sartaldeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena. Everesteko Chomolangmako Erreserba Nazionalera sartzeko baimena. Bertako CPI bidaia-asegurua. Bidaiako asistentzia-asegurua. Gidari ofiziala Kirgizistango ibilbidean. Tibeteko gidari ofiziala Ngariko ibilbidean. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Aireportuko tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an./irai. 2an.

Prezioa : 3.595 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kailash mendiko zeharkaldia
Kirgizistan, Kashgar, Tibet eta Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT