Foto Malvinak uharteak eta Suaren Lurraldea Hegoaldeko mugetan

Malvinak uharteak
eta Suaren Lurraldea
Hegoaldeko mugetan

Malvinak uharteak
eta Suaren Lurraldea
Hegoaldeko mugetan

Malvina uharteek (Britainia Handiko erregistro ofizialean Falkland uharteak) bi uharte handi eta 700 txiki dituen artxipelago bat osatzen dute, biztanle gutxikoa baina itsas bizitza eta natur bizitza oparokoa. Amerikako hegoaldeko itsas mugetan erdi ahantzita, Malvina uharteetako itsasbazterretan bost pinguino mota ezberdin eta itsas lehoi eta itsas elefanteen kolonia handiak bizi dira, eta inguruan izurdeak eta baleak aurki daitezke, baita orkak ere, eta bertako itsaslabarretan eta hondartzetan albatrosen kolonia handiek eta hainbat hegaztik egin ohi dituzte habiak. Urrutiko geografia honetan dagoen bakardadeak ikaratu egiten ditu bisitariak, are gehiago artxipelagoko uharte txikiren batean gaua ematen denean, Pebble, Saunders eta Carcass uharteetan, esaterako. Proposatzen dizugun bidaia honetan oinezko ibilbideak eta 4x4 motako ibilgailuetako txangoak eta egun bateko txalupako irteera bat tartekatuko ditugu
   Hegazkina hartu eta ondoren ferry bat, “Magallanes itsasertza” mitikoa zeharkatzeko, eta bidaiaren bigarren zatiari ekingo diogu, Suaren Lurraldearen oinetan –gure planetaren mugetan- eta inguruak ezagutzeko aukera izango dugu. Ushuaiatik abiatuta, eguneko txango batzuk egingo ditugu, oinez eta 4x4 motako ibilgailuak erabilita, parke nazionaletako, aintzira, baso eta Andeetako azken mendi-adarretako naturaz gozatzeko. Eta Beagle kanalean zehar nabigatzeko parada izango dugu, benetan munduaren azken mugetan gabiltzala sentitu ahal izateko.

Interesguneak

• Malvinetako fauna eta flora • Albatros eta pinguinoen koloniak  • Pebble uhartea: hondartzak, mendiak eta Britainia Handiaren eta Argentinaren arteko azken gerratearen aztarnak • Saunders uhartea: itsas hegaztiak, itsas elefante eta lehoien koloniak • The Neck, edertasun handiko itsasarte naturala • Carcass uhartea: hegazti askoren habiak jartzeko tokia eta hareazko badiak • Txalupaz West Point-eraino: albatrosen paradisua • Magallanes eskualdea • Suaren Lurraldea, munduaren amaierako mundua • Bahia Lapataia P.N.ko oinezko ibilbideak • Ushuaia: aintzirak, mendiak eta museoak • Esmeralda aintzira eta Tolhuin: Andeetako zeharkaldia, 4x4 ibilgailuetan • Beagle kanalean zeharreko nabigazioa eta Hacienda Haberton deritzona • Punta Arenas eta Parillar Aintzirako P.N..

Ibilbidea

Santiago de Txilerainoko hegaldia –Punta Arenas –Malvinak uharteak –Pebble uhartea –Saunders uhartea –Carcass uhartea –West Point uhartea –Stanley –Punta Arenas –Ushuaia –Tolhuin –Punta Arenas –Santiago de Chile.

Zenbait datu interesgarri

Oso urruti dagoen destino honek nazioarteko bi hegaldi, Txile barruko beste bi hegaldi (Punta Arenaseraino joan-etorria) eta Malvina uharteen arteko barruko lau hegaldi, abionetan, eskatzen ditu, artxipelagoko paisaiez eta naturaren edertasunaz gozatu ahal izateko. Oinezko irteera luze-luzeak egiteko asmorik ez badugu ere, sasoian egotea komeni da, naturaraino hurbildu eta naturaz gozatzeko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Santiago de Chilerainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    -  Nazioarteko hegaldia: Punta Arenas- Stanley (Falklands)- Punta Arenas.
    - Barruko hegaldia: Santiago de Chile- Punta Arenas- Santiago de Chile, joan- etorria.
    - Falklands barruko lau hegaldi, abionetan:  Stanley- Pebble uhartea –Saunders uhartea –Carcass uhartea

  • - Stanley.
    -Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak. 
    -Autobus publikoko garraioa: Punta Arenas-Ushuaia eta Tolhuin-Punta Arenas (Magallaneseko Itsasertzeko ferrya barne).
    - Pebble eta Saunders uharteak bisitatzeko garraio pribatua.
    - Txalupa: Carcass uhartea
  • - West Point uhartea –Carcass uhartea.
    - Beagle kanalean zeharreko eta Haberton Estantzia bisitatzeko nabigazioa. Ushiaiarako itzulera 4x4 ibilgailuetan.
    -Escondida antzira eta Tolhuin bisitatzeko eguneko txangorako 4x4 ibilgailuetako garraioa.
    -Hoteleko egonaldia, birentzako geletan (lo egitea eta gosaria): Punta Arenas, Stanley, Ushuaia eta Tolhuin-en.
    -Pebble uhartean eta Carcass uhartean, birentzako geletako ostatua (pentsio osoa).
    -Saunders uhartean, cottage-etako egonaldia (pentsio osoa), konpartitzeko bainugelarekin.
    -Bidaiako asistentzia-asegurua.
    -BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak eta aireportu- tasak (Malvinetatik irteteko trukeko 22 libra esterlina; eurotan edo dolarretan ere ordain daitezke) 
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 30ean.

Prezioa : 4.880 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Malvinak uharteak eta Suaren Lurraldea
Hegoaldeko mugetan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT