Foto Komore  artxipelagoa Ilargiaren Uharteak

Komore
artxipelagoa
Ilargiaren Uharteak

Komore
artxipelagoa
Ilargiaren Uharteak

Omandar nabigatzaileek X. mende inguruan jada "Ilargiaren Uharteak" izena erabiltzen zuten Indiako Ozeanoko urrutiko bazter honetako uharte hauek izendatzeko.
    Mendetan zehar arabiar eta indiar merkatariek, Persiako sultanek, malaysiar nabigatzaileek, Madagaskar eta Portugaleko piratek edota Afrikako esklaboek beren ukitua eman diote Mozambikeko kanalean, Madagaskarreko iparraldetik gertu dagoen sumendi jatorriko artxipelago txiki honi. Inguruko Seychelleak eta Maurizio uharteetako luxuzko turismoak nolabait ezkutatu egin ditu Komore uharteak, erdi ahantzitako paradisu horretan. Egun Komoreen Batasuneko Estatua osatzen dute uharteok. 
    Eta horixe dirudite, denboraren tunelean geldirik geratutako artxipelagoa. Artxipelago biztanleak arabiar eta swahili jatorrikoak dira, oso atseginak, turismoak ustiatu gabeko eremu natural zoragarrian.
    Uharte hauek sorpresa ugari gordetzen dituzte: Moheli uharte txikiko itsas erreserba, eta bertako basoetako Livingston motako saguzarrak, uharteko saguzar erraldoi endemikoak; Anjouan uharte menditsuko paradisu itxurako hondartzak eta plantazioak; Karthala sumendia, planetan bizirik dauden artean handienetakoa; eta dena Afrika kontinentaleko giroko herrixka eta erritmoen artean.

Interesguneak

• Sumendietako laba lehorreko ibaiak eta Komore Handia uharteko harea zuriko hondartzak • Domoni hiriburua, Arabia mitikoaren zaporea eta Volo-Volo azoka ikusgarria • Karthala (2.360 m), biziri dauden sumendien artean, handienetakoa • Grilleko basoa eta sumendi txikiak • Moheliko itsas erreserbako uhartetxo eta hondartzak, dortoka erraldoien errute-tokia • Livingston saguzarrak eta lemureak • Banilla-landareen plantazioak Anjouan uharte menditsuan • Domoniko arabiar auzo zaharra.

Ibilbidea

Moronirainoko hegaldia–Grille gailurra–Mitsamioli –Moheli uhartea–Itsamia–Niomachouako Itsas Erreserba–Fomboni–Anjouan uhartea–Pomoni tontorra–Moya–Mutsumundu–Karthala–Bouni–Moroni.

Zenbait datu interesgarri

Artxipelago honek ez dauka turismo-azpiegitura handirik, hortaz, ezustekoei aurre egiteko, garrantzizkoa da bidaiarien jarrera positiboa, irekia eta pazientzia handikoa. Herrialde honen ezaugarriak eta egoera kontuan hartuta, behin baino gehiagotan egin behar izango ditugu aldaketak ibilbidean. Horregatik, hegaldien edo ferryen ordutegietan aldaketarik gertatuz gero, egitarauan azaldutakoak ere aldatu egin beharko dira. Furgonetak eta mota askotako itsasontziak erabiliko ditugu eta batzuetan oinez ibiliko gara.
Gehien bat hoteletan eta tokian tokiko etxeetan egingo dugu lo, baina gauren bat kanpatuta egingo dugu. Izatez egun asko emango ditugu ohiko erosotasunak alde batera utzita. Trukean, berriz, turismorik ia-ia ez dagoen toki interesgarriak ezagutuko ditugu eta zuzeneko harreman izango dugu uharte ikusgarri hauetako natura basatiarekin eta uharteetako herrixketako bizilagunekin.

Prezioaren Barruan

  • -  Moronirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria (Nairobin zehar).
    - Barruko hiru hegaldi: Komore Handia- Moheli, Moheli- Anjouan eta Anjouan- Komore Handia.
    - Kenyan sartzeko bisatua.
    - Komore uharteetan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Uharteen arteko joan- etorriak, autobus txiki edo furgoneta pribatu batean.
    - Turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), Moroni, Niomachoua, Fomboni eta Domonin.
    - Oinarrizko bungalow edo tokian tokiko etxeetako egonaldia (lo egitea eta gosaria), Moya eta Itsamian.
    - 2 gau kanpatuta, kanpatzeko material guztiak (lozakua izan ezik) eta zamaketariak barne, pentsio osoan.
    - Niomachouako itsas erreserbarako sarrera eta baimenak.
    - Niomachoua uhartera iristeko txalupa pribatua.
    - Dortoka eta saguzarrak ikusteko baimenak eta tokiko gidaria.
    - Karthalara igotzeko baimenak eta tokiko gidaria.
    - Tokiko gidaria ibilbide osorako.
    - Bidaia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik. abuz. 1ean/ira. 2an.

Prezioa : 2.780€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Komore artxipelagoa
Ilargiaren Uharteak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT