Foto Kongoko E.D. (lehenago Zaire zena) Afrikaren bihotzean

Kongoko E.D.
(lehenago Zaire zena)
Afrikaren bihotzean

Kongoko E.D.
(lehenago Zaire zena)
Afrikaren bihotzean

Duela bi urte Kongoko E.D bisitatu genuen eta harrez gero berriro bisitatzen ahalegindu arren, ez dugu horrelakorik lortu. Orain berriro saiatzeko garaia dela uste dugu eta ibilbide berria proposatzen dizugu herrialde zabal eta erakargarri horretan. Urtetako gatazka-egoeraren ondoren herrialdea oso kaltetuta dago eta dauzkan azpiegitura urriak ere oso kaltetuta daude. Zorionez gerra amaitu da, bakea guztiz egonkorra ez bada ere, eta herrialdea berreraikitzen ari dira nolabaiteko bake giroan. Asko bidaiatu eta turismorik apenas dagoen herrialde bat bilatzen ari direnei begira pentsatutako bidaia proposatzen dizugu: habitat gogorra baina aldi berean erakargarria konpartitzen duten natura eta biztanleak bisitatzea. #Bidaia gogorra, ezusteko ugari izango dituena. Gogorra diogunean, lo egiteko toki txarrez ari gara, kilometro gutxi batzuk egiteko ordu asko eta pazientzia handia eskatzen duten errepide kaskarrez ari gara, denbora alferrik galtzeko polizia-kontrolez ari gara, egoera txarreko garraio-ibilgailuez ari gara. Galdera, orduan, erraza izan daiteke: Merezi al du? Zer dela eta Kongora joatea? Besteak beste, Kongon oihanean aske bizi diren benetako gorilak ikus ditzakegu, eta zain egon gabe; planeta osoan bizirik dagoen eta bisita daitekeen sumendi bakarretakoa ikus dezakegu; pigmeoen komunitate handiak bisita ditzakegu; eta horiez gain Kongo ibaia handia ezagutu, esploratzaile eta idazle askoren ametsetako ibaia, munduko nagusietako bat.#

Interesguneak

• Kigali eta genozidioa gogorarazteko monumentua • Goma, labak lurperatutako hiria • Kivu lakua • Bizi-bizirik dagoen Nyiragongo sumendiko laba-lakua • Virungas P.N. • Epuluko okapiak • Mbutiko pigmeoak • Kongo ibaia, Kisanganin.

Ibilbidea

Kigalirainoko hegaldia–Goma–Nyiragongo sumendia–Bukimako gorilak–Virungas P.N.–Butembo–Epulu–Mbutiko Pigmeoak–Kisangani–Boyoma Falls (antzina Livingstoneko ur-jauziak)–Goma–Kigali.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau oso gogorra da eta ezinbestekoa da bidaiarien jarrera positiboa, ezusteko ugari izango dituen ibilbidean aurrera egiteko. Urtetan gatazka-egoeran bizi ostean, herrialdea eta bertako azpiegiturak oso egoera txarrean daude eta, ondorioz, oinarrizko gauzak ere ozta-ozta doaz aurrera. Batzuet0061n toki interesgarrienetara iristeko ere sekulako ahaleginak egin behar izaten dira. Adibide gisa, pigmeoak bizi diren eskualderaino iristeko 5 bat orduko bidea egin behar izaten da oihanean zehar.# Baina trukean Kongok gauza asko eskaintzen dizkigu, besteak beste Joseph Conraden narrazio klasikoetako eta XIX. mendeko esploratzaile klasikoen Afrika amestua eta aldatu gabea Ruandako Kigaliko hiribururaino hegazkinez eta handik lurretik Kongoko Errepublika Demokratikoan sartuko gara. Kisanganirainoko ibilbidea lur mota guztietarako ibilgailuetan egingo dugu; hor barruko hegaldi bat hartu eta Goma hirira (Ruandarekiko mugan), gero berriro Kigalira itzultzeko. Lo egiteko hotelen kalitatea oso aldakorra izango da. Batzuk balekoak izango dira, banaka batzuk, ordera, oinarrizkoak. Ibilbidean 4 gautan kanpatuta egingo dugu lo (2 Epulun, 1 pigmeoen herrixka batean eta beste bat Nyragongo sumendiaren inguruan). Talde txikian bidaiatuko dugu, batetik bestera azkarrago joan ahal izateko. Banoako gidaria.#

Prezioaren Barruan

  • Kigalirainoko joan- etorria, nazioarteko hegaldian. Ruandan birritan sartzeko bisatua. Kongoko Errepublika Demokratikoan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak. Lur mota guztietarako ibilgailua ibilbide osorako. Turista mailako hotela Kigalin eta Goman kalitate kaxkarragokoa (lo egitea eta gosaria). Ibilbidearen gainerako tokietan hotel xumeak (lo egitea eta gosaria). 4 gau kanpatuta, kanpatzeko materiala eta guzti (lozakua izan ezik). Nyragongo sumendira igotzeko baimena. Nyragongo sumendira igotzeko zamaketariak. Pigmeoen herrixkak bisitatzeko baimena. Ekipaje pertsonala pigmeoen herrixkara garraiatzeko zamaketariak. Hainbat errepide eta pistetako bidesariak. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. “Prezioaren barruan” zehaztuta ez dauden herrixka, azoka- eremu, parke nazional, museo eta monumentuetarako sarrerak. Gorilak ikusteko baimena (ikus baldintza- orriko oharra). Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, aben. 1ean.

Prezioa : 3.125 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kongoko E.D. (lehenago Zaire zena)
Afrikaren bihotzean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT