Foto Indonesia Java, Sulawesi,  Bali eta Komodo

Indonesia
Java, Sulawesi,
Bali eta Komodo

Indonesia
Java, Sulawesi,
Bali eta Komodo

Hamaikatxo uharte dituen –bakoitza bere nortasun propioarekin– artxipelago batean sartuko gara. Orkidea baten itxura duen antzinako Celebes uhartean emango diogu hasiera bidaiari. Arroz-soro, oihan eta kareharrizko formazioen artean, heriotza bizitzaren osagai garrantzitsua den toraja etniaren lurretarantz abiatuko gara.

Paisaian eraikuntza tradizionalak –tongkonan– eta harkaitzetatik zintzilikatutako hilerriak egurretan landutako hildakoen aurpegiekin –tau tau- eta bide bazterrean hildakoaren omenezko ganadua akabatzeko zeremonia zaharrak.

Java uharte biztanletsua izango da gure hurrengo destinoa. Yogyakartan, Borobudur eta Prambanan tenpluetan zehar, hiri horretako aniztasun erlijiosoa ezagutuko dugu. Uhartearen mendebalderantz eginez, lur hauetako paisaiarik ederrenetakoak ikusteko aukera izango dugu: Bromo sumendia, inguruan beste 80 sumendi dituela. Ondoren, Ijen sumendiaren barruko laku urdin turkesa ikusgarria. 

Ondoren, Bali uharte misteriotsua, eta Indonesiako hinduismoa ezagutzeko aukera, bertako tenplu ugarien bidez. Batukaru sumendi handiaren oinetan planetako nekazaritza paisaiarik ederrenak ikus daitezke, Jatiluwih-ko arroz-soroak, adibidez, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak.

Eta bidea amaitu aurretik, Komodo P.N., eta bertan, gure planetako altxorretako bat: Komodo dragoia, historiaurreko oroitzapen bizia. 

Ibilbide honek toki interesgarri asko biltzen ditu: Sulawesi, Java, Bali eta Flores. Gizateriaren benetako kaleidoskopioa: animismoa, hinduismoa, budismoa, islama eta kristautasuna, denak herrialde berean; eta Komodo uhartea ahaztu gabe, ezta uharte horretako fauna interesgarria ere, munduan bakarra.

Interesguneak

• Animismoa toraja herrialdean: hileta erritoak eta ospakizunak • Birako hondartzak • Yogya, Javako kultur hiriburua • Borobudur eta Prambanango tenpluak, “Gizateriaren Ondarea” • Merapi, Bromo eta Batur sumendiak • Ijen sumendiko azufre-meatzeak • Bali, hamaika tenplu eta herritar atseginak, erlijiozaletasuna. • Urrutiko Flores uhartea • Komodo P.N. eta bertako milurteko dragoiak.

Ibilbidea

Jakartarainoko hegaldia –Ujun Pandang –Pare Pare –Rantepao –Senkang –Bira –Ujung –Pandang –Yogyakarta –Bromo –Ijen –Ubud –Labuanbajo –Komodo –Labuanbajo –Denpasar.

Zenbait datu interesgarri

Berez kontinente oso bat izan zitekeenaren zati txiki, baina aldi berean handia ere, zeharkatzen duen ibilbidea prestatu dugula esan dezakegu. Era guztietako paisaiak ikusiko ditugu: sumendiak, hondartzak, oihanak, toki lehorrak… eta betiere itsasoak inguratuta. Herrialdearen zabaltasuna kontuan hartuta, Indonesia barruan uharteen arteko hegaldi batzuk egingo ditugu. Ibilbide osorako autobus pribatu bat (aire girotuarekin) erabiliko dugu. Hotel eta bungalow erosoetan egingo dugu lo. Komodon, Floresetik Komodora eramango gaituen itsasontzian emango dugu gaua. Klima beroa, hezea eta tropikala. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Jakartaraino, itzulera Balitik. 
    - Barruko hegaldiak: Jakarta- Ujung Pandang, Ujung Pandang- Yogyakarta, Denpasar- Labuang Bajo- Denpasar.
    - Indonesian sartzeko bisa. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. 
    - Yogyakarta- Mojokerto tarterako trena (aire girotuarekin). 
    - Taldearentzako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa, Sulawesi eta Javako ibilbideetan. 
    - Bromo sumendia eta Ijen sumendia bisitatzeko 4x4 motako ibilgailuak.
    - Java uhartearen eta Baliren arteko ferrya. 
    - Tempe lakua bisitatzeko kanoa. 
    - Komodo P.N.ko bi eguneko bisitarako txalupa pribatua (pentsio osoan)
    - Turista motako hotel ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria. 
    - Komodo P.N.ko bisitan, gau batean txalupan lo egitea.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. 
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak. 
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 24 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: uzt. 6 / abu. 3 / ira. 7 / urr. 5 / aza. 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.790 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indonesia
Java, Sulawesi, Bali eta Komodo
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT