Rajastango basamortutik abiatuta, maharajen jauregien eta gotorleku ikusgarrien artetik, inguruan kolore askotako durbante eta sariak ikusiko ditugu Himalaiako gailur mitikoen azpiko haranetara eramango gaituen bidaia honetan. Ganges ibai sakratuaren ondotik, lurreko biztanle-dentsitaterik handiena biltzen duen lurraldean. Begien gozamenerako ikuskizun bizi-biziak, tolerantzia eta begirunezko kultur agerpenak, arroz-soroak, jendearen joan-etorriak... Milaka urte dituen tradizio kultural, erlijioso eta filosofikoan oinarritutako bizimodua, bidaiarien begiratzeko modua aldatzea eskatzen duena. Pobreak baina duinak, bitxiak baina zuhurrak, ezberdinak baina atseginak, irribarretsuak... Indiar Batasuna, mundu bat beste baten barruan.
• Rajastango hiriak, jauregiak, gotorlekuak: Jaipur, Jodhpur, Amber... • Jaisalmer, Thar basamortuko zaintzailea • Udaipur, Rajastango Venezia • Puskhar, Brahmaren hiri santua: loto lorea, bizia sortuz • Taj Mahal: marmol zuriz egindako eraikinaren magia • Ganges: hinduismoaren ibai sakratua, biziaren eta heriotzaren arteko mugan, Shivaren hirian: Benares • Lumbini, Budaren jaioterria • Chitwango Parke Nazionala, indiar errinozeroaren erreserba nagusietarikoa • Bandipur, Himalaiako gailurren behatokia • Katmandu hiria eta izen bereko bailara: Swayambunath eta Bodinatheko estupak, Patan, Thamel auzoko animazioa, Pashupatinath... • Bhaktapur, Jainkozaleen Hiria, newari arkitektura finaren lekua • Delhi zaharra eta Delhi berria.
Delhirainoko hegaldia –Udaipur –Ranakpur –Jodphur –Jaisalmer –Jodhpur –Nimaj –Pushkar –Jaipur –Amber–Fathepur Sikri –Agra –Benares –Lumbini –Chitwan –Bandipur–Bhaktapur–Katmandu.
India ez da di-da batean ikus daitekeen herrialdea. Eta ezaugarri hori gogoan izan dugu bidaia honen ibilbidea prestatzeko orduan: lasai ibiliko gara, baina kale-giroa eta ibilbidean topatzen ditugun paisaiak dastatuz. Hotel eta ostatu erosoetan egingo dugu lo, eta Chitwanen gau bat lodge batean. Ibilbide guztian ibilgailu pribatuak (aire-girotzeko teknologia duena) erabiliko ditugu; Agra-Benares tartea gauez egingo dugu, aire girotua eta literak dituen tren batean. Hegaldia: Delhi-Udaipur. Montzoietako klima: beroa eta hezea abuztuan, eta urri aldean freskatzen hasiko da. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Delhira, itzulera Katmandu hiritik.
- Barruko hegaldia: Delhi- Udaipur.
- Indian sartzeko bisa.
- Nepalen sartzeko bisa.
- Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatuko garraioa (aire girotuarekin), Udaipur- Agra eta Sonauli- Katmandu tarteetarako.
- Benares- Sonauli tarterako garraioa autobus pribatu txikietan (aire girotuarekin).
- Agra- Benares tarteko trena, literekin (aire girotuarekin).
- Turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria (18 gau).
- Nimaj- en, heritage motako hotelean lo egitea, birentzako logeletan (bainugelarekin), pentsio osoan (gau 1).
- Chitwango Parke Nazionaleko bisitaldia: lodge- etan lo egitea eta pentsio osoa, birentzako geletan (bainugelarekin) (gau 1).
- Bandipur herrian, eraberritutako etxe tradizional batean lo egitea, birentzako geletan, konpartitzeko bainugelarekin, pentsio erdian (lo egitea, gosaria eta afaria) (2 gau).
- Nimaj eskualdeko herrixketako bisitak, bertako 4x4 motako ibilgailuetan.
- Chitwan- go Parke Nazionaleko bisitak eta jarduerak.
- Bhaktapur hiriko sarrera.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- BANOAko gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Museo, monumentu, toki interesgarri eta parkeetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak, eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an/urr. 1ean.
Prezioa : 2.550 € + aire tasak*
Gehigarria : urr. 150 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.