Foto Gilf Kebir  eta Jebel Uweinat Zerzura  misteriotsua [Egipto]

Gilf Kebir eta Jebel Uweinat
Zerzura
misteriotsua
[Egipto]

Gilf Kebir eta Jebel Uweinat
Zerzura
misteriotsua
[Egipto]

Hungariako Laszlo Almasy esploratzaileak obsesio bilakatu zuen Zerzura oasi misteriotsua aurkitzeko ahalegina eta bizitzaren tarte luzea eta diru asko eman zituen zeregin horretan. Hainbat bidaia egin zituen Saharako alde horretara eta horietan pintura eta grabatu ugari aurkitu zituen harkaitzetan, baita natur espazio ikusgarriak ere. Libiako basamortuan zehar egin zituen ibilera eta abenturetako batzuk “The English Patient” filmean daude jasota.
Egiptoko basamortua normalean ez da sartzen Saharako basamortuan zehar egin ohi diren ibilbideen artean, beharbada urruti samar geratzen den tokia delako, baita Sahararen barruan ere. Halere, naturaren aldetik ikuskizun ugari ditu eta harkaitz eta kobazuloetan pintura interesgarriak.
Gilf Kebir (Harresi Handia) deritzon goi-lautada ez da oso ezaguna gure artean, itsasoaren mailatik 1.000 m-ra dago, inguruari bizia eta izaera ematen dizkiote hamaika haran dituela. Paisaiak ezusteko ederrak emango dizkigu, besteak beste kobazulo eta harkaitzetako pintura bitxiak. "Igerilarien kobazuloa” izango da seguruen ezagunena, baina asko daude, 7.000 urtetik gorako antzinatasuna duten historiaurreko pinturak gordetzen dituztenak.
Saharako beste txoko ezezagun bat Jebel Uweinat da, Egipto, Libia eta Sudango lurrak hartzen dituena. Basamortuko lautada zabalaren erdian 1.900 metroko garaierako uharte baten antzera ageri da Afrikako geografian erreferentziazko gune garrantzitsua den mendi hau. 
Bidaia honen beste bitxikeria bat “silizezko kristal"ezko meategiena da, jatorri ezezaguneko eta balio handiko kristal hori "Hareazko itsaso handia"ren dunetan aurki dezakegu; hortik basamortuaren erdian biziaren sorleku den Siwako oasirantz joko dugu. 
Zalantzarik gabe, benetako abentura bat Sahara basamortuan.

Interesguneak

• Dakhla eta Siwa, oasi bizi-biziak • Ur termaleko iturriak • “Hareazko itsaso handiko” dunak • Silizezko kristal misteriotsua, Tutankhamon faraoiaren hilobiko mozorroan aurkitua • Gilf Kebir, Afrikako harresi naturaletako bat • Igerilarien kobazuloa eta harkaitzetako bestelako arte-aztarna ikusgarriak • Jebel Uweinat, mendi harrigarria, igotzeko ezinezkoa eta misterioz betea • Urak eta haizeak landutako paisaia amaigabeak • Alexandriako liburutegi eraberritua.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia –Basamortu Zuria –Dakhla oasia –Eight Bells –Clayton Craters –Jabel Uweinat –Karkur Talh –Wadi Sura – Mestekawi kobazuloa – Wadi Abdel Malik –Wadi Guba – Silizezko kristal–eremua –Dunen itsaso handia –Siwa oasia –Alexandria–Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Errepidezko joan-etorrietarako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu, Land Cruise Toyotak basamortuko ibilbiderako. Basamortuko zeharkaldian, gauez kanpatuta egingo dugu lo (pentsio osoa). Planetako natur gune zabal eta urrutikoak, eguneroko erosotasunak alde batera utzita, atsegin dituztenentzako bidaia aproposa. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kairorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Egipton sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Eskualdea bisitatzeko militarren baimenak.
    - Gilf Kebiren kanpatzeko tasak.
    - Kairo- Farafra eta Siwa- Kairo tarteetarako autobus pribatu txikia.
    - Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan (gidariekin).
    - Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria): Kairo, Dakhla, Siwa eta Alexandria hirietan.
    - Basamortuan, 12 eguneko kanpaldia, pentsio osoan.
    - Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
    - Bidaia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik. aza. 1ean.

Prezioa : 2.875€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Gilf Kebir eta Jebel Uweinat
Zerzura misteriotsua [Egipto]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT