Foto Etiopia Lurra eta zerua

Etiopia
Lurra eta zerua

Etiopia
Lurra eta zerua

Antzinako Abisiniako lurretan zehar iraupen luzeko bidaia bat egiteko aukerari eusten diogu: Etiopia ahalik eta sakonen ezagutzeko ibilbidea prestatu dugu.

Lehen bi asteetan hegoaldea eta ekialdea ezagutuko ditugu 4x4 motako ibilgailuak erabiliz: naturaren eta etnologiaren ikuspegitik interes handiko lurrak, lur horietan sortu zen behin gizakumea, gure espeziea. Rift Valley zeharkatuko dugu, eta Omo ibaiko haraneko etniak ezagutuko ditugu, ondoren Bale mendietako gailurretara igotzeko. Jarraian, Bale mendiak eta Amhara mendikatea bereizten dituzten bailaretan zehar, Harar izeneko hiri debekaturaino iristeko asmoa daukagu.

Iparraldean autobus txiki bat hartu eta Etiopiako lautadan sartuko gara, Afrikako kontinenteko paisaiarik ederrenetariko bat ikusteko: 4.000 metrotik gorako mendiak, zerua ukitzeko ahaleginetan. Bidean kolorez eta hotsez beteriko azokak topatuko ditugu, amhara, tigre, oromo eta afar etnien saltoki ikusgarriekin. Horrela antzinako Abisiniara iritsiko gara, historian zehar ezagunagoa izan den baina egun gure artean parekorik ez duen kristautasun mota batekin topo egiteko: Etiopiako eliza ortodoxoa.

Interesguneak

• Bale mendiak eta Afrikako goi-mendietako fauna eta paisaiak • Etnia omotikoen bizimoduak: hammer, kara, mursi, konso... • Lalibela, eliza monolitiko ikusgarriekin • Tiss Abey: Nilo Urdinaren ur-jauziak • Tana lakuko eliza eta monasterio ortodoxoak • Batiko azokak, basamortuko eta goiko lurretako etnien topalekua • Gondar, Afrikako Camelot • Harar, Etiopiako islamaren hiri santua.

Ibilbidea

Addis Abebaraino hegaldia –Arba Minch –Konso –Turmi –Omo P.N. –Mago P.N. –Jinka –Sodo –Bale Mendietako P.N. –Sheik Hussein –Asebe Teferi –Harar –Awash P.N. –Kombolcha –Woldiya –Lalibela –Bahar Dar  –Gondar –Addis Abeba.

Zenbait datu interesgarri

Hegoaldean, 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu; iparraldean, berriz, autobus txiki bat. Maila ezberdinetako hoteletan eta bungalowetan egingo dugu lo, eta hegoaldean  gau bat kanpalekuan. Omo eskualdean eta Sheik Husseinen, pentsio osoan. Barruko hegaldia: Gondar-Addis Abeba. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia: Gondar- Addis Abeba.
    - Etiopian sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Hegoaldeko ibilbidean: garraioa 4x4 motako ibilgailuetan, 2. egunetik 12. egunera. Gehienez, lau bidaiari ibilgailuko.
    - Gainerakoan: autobus pribatu txikiko garraioa.
    - Chamo eta Tana lakuetako txalupak.
    - Addis Abeba, Arba Minch, Sodo, Harar, Voldiya, Kombolcha,Lalibela, Bahar Dar eta Gondar hirietan, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin) (12 gau).
    - Konso, Turmi, Jinka, Goba, eta Asebe Teferi  hirietan, hotel xume baina eroso eta garbietako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin) (8 gau).
    - Sheik Husseinen (gau bat), kanpatuta lo eginez, kanpatzeko gai guztiak barne, (lo-  zakua izan ezik).
    - Awash- en, hotel xume, eroso eta garbi batean hartuko dugu ostatu hiru edo laurentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria) (gau 1).
    - Pentsio osoa 2. egunetik 14. Egunera.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
    - Herrixka, azoka- areto, parke nazional, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Iraupena : 24 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abu. 5 / ira. 30.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 3.850 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Etiopia
Lurra eta zerua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT