Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure Planetako lurralde babesgabeenetako batera garamatza, punturik baxuena itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen Danakilgo sakonunera. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz-multzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana osatuz baina kamioiak hasi direnetik gatza garraiatzen, gero eta sailagoa da horietako karabana bat ikustea. Dallolgo gatzagetako koloreak, irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Eta sentsazio bera Er-Tale sumendiko –aktiboa dena– kraterraren ondoan gaua emandakoan. Naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin-gordina, gertutik ikusteko aukera. Ikuskizun paregabea.
Danakiletik Tigrayrano joango gera.
• Danakilgo P.N., Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Er–Tale sumendia • Dallol, gatzagetako kolorezko formazioak • Hamed Ale eta bertako gatzagak • Mekelle eta haitzetan landutako elizak.
Addis Abebaraino hegaldia –Kombolcha –Adfera –Dodom –Er Tale –Hamed Ale –Dallol –Berahile –Wokro –Mekelle –Kombolcha –Addis.
Addis-erainoko hegaldia. Bidaia guztian, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailuko). Hiru egunez aire zabalean kanpatuko dugu, pentsio osoan, eta gainerako egunetan turista-mailako hoteletan egingo dugu lo, batzuetan oso xumeetan. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.
- Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Etiopian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
- Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Addis, Wokro,Mekelle eta Kombolcha hirietan: turista mailako hotela (gosaria barne).
- Danakilen: Hiru gaueko kanpaldia (pentsio osoan).
- Kanpatzeko material guztiak (lozakua izan ezik).
- Er- Tale sumendira kanpatzeko materiala igotzeko gameluak.
- Afar eskualdean sartzeko baimena
- Danakilgo P.N.ko sarrera.
- Bidaia- asegurua.
- Afar eskualdean, bertako gidariak.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, azoka, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.300 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.