Foto Yemengo ekialdea eta Sokotra uhartea Yemengo azken mugetan

Yemengo ekialdea
eta Sokotra uhartea
Yemengo azken mugetan

Yemengo ekialdea
eta Sokotra uhartea
Yemengo azken mugetan

Yemengo ekialdeko basamortuan mendi, arroila, haran eta herri txiki eta hiriz osatutako sare bat dago, Wadi Hadramaut izen generikoaren pean. Eremu zabal honetako lur idorretatik hainbat zibilizazio eta ibilbide komertzial igaro dira, intsentsuaren ibilbidea nabarmenduz. Leku gutxi geratzen dira munduan oraindik denboraren tunelean gaudelako sentsazioa agertzen zaigunean. Eta hau, zalantzarik gabe, horietako bat da.

Shibam, basamortuko Manhattan deiturikoa, Gizateriaren Ondare gisa katalogatuta dago adobezko etxe orratzengatik; Seiyunek eta Tarimek beren arkitektura erakusten dute eragin indikoekin eta oasiekin; Wadi Du'an fotogenikoak ezinezko tontorretako herri txikiak eta palmondo batzuk ezkutatzen ditu; eta Mukalla itsasbazterrak ozeanoko haize freskoa eta bertako arrantzaleak eskaintzen dizkigu.

Bidaia Sokotra uhartearen barrenean eginiko ibilbidearekin osatuko dugu, non zazpi egunetan bertako paisaia ezberdinak bisitatuko ditugu, autoz, baina baita ere oinez egiteko aukerekin. Uharte honen isolamendua egoera naturalenean kontserbatu du, eta hori da Sokotrak eskaintzen duen erakargarritasunik handiena. Bere landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, ur garden-gardenak, eta mendi malkartsuak paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaz gozatuko dugu Cairora berriro itzuli aurretik, Yemengo azken mugetara bidaiatzeko abiapuntua izanda.

Interesguneak

• Wadi Hadramaut, mendi, arroila eta haranen basamortua • Shibam, adobezko etxe orratzak • Wadi Du'an eta bere harrizko herriak, benetako arrano-habiak • Seiyun eta Tarim, arkitektura eta azokak • Mukalla eta bere portu koloretsua eta merkatu animatua • Sokotra, Indiako Ozeanoan ahantzitako paradisua. • Diksam, dragoiak eta basamortuko arrosak • Haggier mendiak, landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazo-arrantzaleak • Dihemrik eta Rosh-eko koralak • Qalansiyahko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuabeko izurdeak • Kairo: merkatuak eta meskitak, islama eta piramideak.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia –Seiyun –Tarim –Shibam –Wadi Du’an –Al Hajjarain eta Sif –Mukalla –Hadibou –Suriniten – Homhil –Arher –Dihemri –Diksam –Qalansiya –Hadibou –Aden –Kairorainoko

Zenbait datu interesgarri

Natur eta giza bidaia. Yemen kontinentala eta Sokotrarainoko hegaldia Kairotik. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak Wadi Hadramauten eta Sokotran. Kairon turista-mailako hotelean lo egingo dugu, zertxobait apalagoetan Wadi Hadramauten egin beharreko ibilbidean eta Hadiboun, berriz hotel xume batean. Sokotra uharteko ibilbideko 6 eguneko kanpaldiko gastuak (pentsio osoa). Ibilaldi batzuk oinez egingo ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kairorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. 
    - Hegaldiak: Kairo- Seiyun, Mukalla- Hadibou eta Hadibou- Aen- Kairo. 
    - Egipton eta Yemenen sartzeko bisatuak. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. 
    - Kairoko tarterako autobus pribatu txiki bat.
    - Lur- mota guztietarako ibilgailuak (4 bidaiari ibilgailuko, gehienez), wadi Hadramauteko eta Sokotrako ibilbide osoan. 
    - Txalupaz eginiko nabigazioa Mukallako kostaldean eta Sokotrako Qalansiyahetik Shu’ab hondartzara joateko.
    - Turista- mailako hotela Kairon, Seiyun eta Mukallan, gosaria barne.
    - Hotel apalagoetako ostatua Tarim eta Wadi Du’an- en.
    - Bidaiaren 3., 4. eta 5. egunetan pentsio osoa, Wadi Hadramauteko ibilbidean.
    - Oinarrizko hotela Hadiboun, gosaria barne.
    - Sokotran, 6 eguneko kanpaldia (pentsio osoa). 
    - Baimenak eta segurantza Wadi Hadramauteko ibilbidean.
    - Kanpatzeko baimenak. 
    - Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua. 
    - Wadi Hadramauten eta Sokotran uhartean bertako gidaria.
    - Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 16 egun

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: urtarrilaren 16tik 31ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 4.490 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Yemengo ekialdea eta Sokotra uhartea
Yemengo azken mugetan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT