Munduko bosgarren herrialderik zabalena izanik, Brasilek milaka gauza harrigarri dauzka,naturaren zein kulturaren ikuspegitik: baso tropikalak, kostaldeko hiriak, hiri kolonialak, parke nazionalak, paradisuzko hondartzak, ur-jauziak…
Hemen proposatzen dugun ibilbideak turismoko ikonorik ezagunetako batzuk bisitatuko ditu: Brasilia hiriburu ultramodernoa, Pantanal, Iguazuko ur-jauziak, Paraty eta Rio de Janeiroko hondartzak… eta “ezinbesteko” bisita horiez gain, hain ezagunak ez diren beste “ezinbesteko” toki interesgarri batzuk bisitatuko ditugu: Bonito edo Chapada dos Veadeiros, besteak beste.
Bidaia Brasilian hasiko da (Unesco erakundeak “Gizateriaren Ondarea” izendatutako XX. mendean eraikitako munduko hiri bakarra) eta Rion amaitu (zer esan dezakegu “Cidade Maravilhosa” delako hiri horri buruz).
Ibilbide honetan astiro ibiliko gara, Chapada dos Veadeiros P. N.an eta Chapada dos Guimaraes P. N.an naturaz gozatzeko. Nobres-en ur garden-gardeneko ibaiak aurkituko ditugu, arrainez, kobazuloz eta ur-jauziz beterikoak, eta ondoren Mato Grossoko Pantanal edo istingadira hurbilduko gara, bertako fauna eta flora aberatsaz gozatzeko.
Ondoren, Cuiaba-ra itzuli eta hegazkinez, di-da batean, Iguazuko ur-jauzi ikusgarriak ikustera joango gara.
Eta hortik, hondartzara, Paraty-ra, bidaiaren amaierarako Rio utzi dugulako: amaiera perfektua, Petropolis hiria, “Ciudade Imperial” deritzona, Serra dos Orgaos mendilerroan kokatua, ikusiko dugu, baita hondartza zoragarriak ere, Brasilek mendi ikusgarri ugari baititu bere baitan eta inguruan!
• Brasilia, Gizateriaren Ondarea • Chapada dos Veadeiros eta Chapada dos Guimaraes, ibai eta ur-jauzien arteko oinezko ibilbide ikusgarriak • Snorkel-a egiten, Nobreseko ibaietako ur gardenetan • Pantanaleko flora eta fauna • Itaipuko ur-bildua, munduko handienetako bat • Iguazuko ur-jauziak • Paratyko ondare historikoa eta hondartzak • Petropolis hiria, “Cidade Imperial” deritzona, eta Serra dos Orgaos P.N • Rio de Janeiro.
Brasiliarainoko hegaldia –Sao Jorge –Chapada dos Verdeiros P.N. –Cuiaba –Chapada dos Guimaraes – Nobres–Pantanal –Iguazu –Paraty –Petropolis – Serra dos Orgaos P. N. –Rio de Janeiro.
Sarrerako hegaldia Brasiliara, eta irteerakoa Rio de Janeirotik. Barruko hiru hegaldi: Brasilia-Cuiaba, Cuiaba-Sao Paulo-Iguazu eta Iguazu-Sao Paulo. Lur-gaineko joan-etorri guztietarako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu garraiobide. Bidaia osoan, hoteletan hartuko dugu ostatu. Oinezko irteera batzuk egingo ditugu, ibilbideko naturaz gertutik ezagutzeko. Bidaia aktiboa da. Banoako gidaria.
- Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Brasiliara eta itzulera Riotik.
- Barruko hiru hegaldi: Brasilia- Cuiaba, Cuiaba- Sao Paulo- Iguazu eta Iguazu- Sao Paulo.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osoan, taldea garraiatzeko autobus pribatu txiki bat.
- Ibilbide osoan, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
- Jarduerak Nobresen.
- Pantanalen, garraioa, ostatua (pentsio osoa) eta jarduerak.
- Paratyn, txalupa pribatua.
- Chapada dos Veadeiros, Chapada dos Guimaraes, Iguazu eta Serra dos Órgaos parke nazionaletarako sarrerak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Ibilbidean zehaztu ez diren kultur zentro, museo, monumentu, natur erreserba eta parke nazionaletarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 1ean.
Prezioa : 3.575 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.