Nahiz eta hortxe egon, gugandik oso gertu, Marokok beti eskaini ohi digu urruntasunaren lilura hori: kultur aniztasun handia eta bere ohiturak eta tradizioen aberastasuna, ekialdeko bizimodu eta aintzinako ohituren artean kokatua. Arabiar eta berber kulturen arteko nahasketa.
Atlas mendikatean zehar ibiliko gara, kasbah-en ibilbidea ezagutuko dugu, Saharako basamortua, Mekness, Fez eta Marrakex hiri inperialak eta ikusgarrienak ahaztu gabe. Herrialde atsegin eta abegitsu hau ezagutzeko aukera ona, sentsazio magikotan murgiltzeko ahaztezina egingo zaigun bidaian, zalantzarik gabe.
• Fezeko alde zaharra: Magrebeko historiaren arima eta isla • Merzougako Erg Chebbiko duna gorrixkak • Kashben ibilbidea: palmondoen berdea, paisaia lehorraren erdi-erdian • Atlas Handia Todrako arroilak eta Tamtattouche berebere herria, pezozko eraikinekin • Marrakex, Afrikako iparraldeko hiririk kosmopolitena.
Casablancarainoko hegaldia –Rabat–Meknes–Fez–Midelt–Merzougako dunak–Todrako arroilak –Tamtattouche –Tinerhir–Ouarzazate–Marrakex.
Casablancarainoko hegaldi erregularra, itzulera Marrakexetik. Garraioa, autobus txiki eta pribatu batean ibilbide osoan. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
- Joaneko hegaldi erregularra Casablancara eta itzulerakoa Marrakexetik.
- Hotel eta aireportuen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide guztirako autobus txiki pribatua.
- Rabat, Fez, Midelt, Ouarzazate eta Marrakexen, turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin) eta gosaria barne.
- Merzouga eta Tamtattouchen ostatua aterpetxe turistikoetan, pentsio erdian (gosaria eta afaria barne).
- Bidaiako- asegurua.
- Eskupekoak*(ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Museo, monumentu, herri eta espazio naturaletarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 1.490 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.