Bidaia honen helburua Kanadako itsasbazterreko probintziak ezagutaraztea da: New Brunswick, Nova Scotia eta Prince Edward Island. Konfederazioko txikienak dira, eta biztanleak kostaldean eta ibaien ondoko ibar edo haranetan bizi dira gehien bat. XIX. mendearen erdi aldean arrantza eta ontzigintza zituen ekonomiaren oinarri, baina ontzioletan burdina eta altzairua erabiltzen hasi zirenean, lur hauetako ekonomiak beherantz egin zuen, eta gaur egun, turismoari esker, berriro berpizten hasia da. Herri askotan oraindik ere XIX. mendeko itxurari eutsi dioten etxeak eta paisaiak ikus ditzakegu. Bidaiaren barruan New Foundland-Ternua probintzia mitikora hurbilduko gara. Lur horietara joandako aitzindari baten hitzetan, Ternua “haitz eta harrizko itzelezko masa da, nabarmen daitekeen lurrik ez duena, itsasoaren hondo-hondotik sortua eta naturaren erasoen eraginpean dagoena”. Bertan sortutakoek oraindik ere Harria edo Arroka deitu omen diote lur honi, eta bidaiariarentzat aparteko magia gordetzen du: itsas eta lehorreko fauna aberatsa, parke nazional ikusgarriak, fiordoak...
Interesguneak
• Halifax eta bere gotorleku historikoa • Faroen bidea • Lunenburg, gizateriaren ondare • Blue Rocks • Kejimkujic P.N. • Annapolis Harana • Fundy P.N., planetako marearik handienak izan ohi dituena • Hopewell Rocks P.N. • Prince Edward Island P.N. • Cape Breton Highlands P.N. • Gros Morne P.N., gizateriaren ondare izendatua • Western Brook eta Ten Mile fiordoak • Notre Dameko badia • Twillingate • Ternua P.N. • Bonavista penintsula eta lurmuturra • Trinity • Witless Bay eta Cape Maryko erreserba biologikoak • Saint John’seko Victoria, Bowring eta Botanical parkeak • Mistaken Pointeko erreserba.
Haranzkoan Halifax hiritik sartuko gara eta itzuleran Saint John’s hiritik aterako gara. Bidaia osoan furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Pertsona birentzako geletako moteletan (bainugelarekin) egingo dugu lo. Bidaian hiru transbordadore hartuko ditugu: Digby-Saint John, Prince Edwars Island-Caribou eta North Sydney-Port Aux Basques tarteak egiteko. Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeetako tokirik interesgarrienak ikusi ahal izateko. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
AIR CANADAren hegaldi erregularra, haranzkoan Halifaxera eta itzuleran Saint John’s hiritik.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Turista motako Moteletan ostatua.
Ford Club Wagon motako furgoneta pribatuko garraioa ibilbide osoan.
Nova Scotia eta New Brunswick arteko transbordadorea.
Prince Edward Island eta Nova Scotia arteko transbordadorea.
Nova Scotia eta Ternua arteko transbordadorea.
Parke nazionaletarako sarrerak.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak.
Aire–tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, BCN eta MADtik, abuz 4an.
Prezioa : 3.110 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?