Foto Dubai eta Sukutra uhartea Indiako Ozeanoko  paradisu ahantzia

Dubai
eta Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoko
paradisu ahantzia

Dubai
eta Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoko
paradisu ahantzia

Intsentsuaren ibilbidearen garaitik hona mende asko igaro badira ere, badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sukutra uhartea da horietako bat. Hamaika egun Sukutrako paisaia ezberdinak bisitatzeko, autoz, baina baita ere oinez egiteko aukerekin. 
    Eta kontrapuntu gisa, Dubai Emirerria, aberastasun eta nabarmenkeriaren erresuma, garapenari mugarik jartzen ez dion hiria.
    Dubaiko edertasunaz gozatu eta ondoren hegazkina hartu eta uharteko hiriburura, Hadiboura, joango gara. Uharte hau denbora luzez egon da bakartua, turismo-bideetatik at, eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte. Eta horixe da Sukutraren xarmarik handiena. Landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, ur garden-gardenak, eta mendi malkartsuak: paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaren erdi-erdian, Dubaira berriro itzuli aurretik.

Interesguneak

• Dubai, dhow tradizionalak, etxe erraldoiak eta kulturen topagunea • Sukutra, Indiako Ozeanoan ahantzitako paradisua. • Diksam, dragoiak eta basamortuko arrosak • Haggier mendiak, landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Aumekeko hondartza luze-luzeak • Momi plateau • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazoarrantzaleak • Dihemriko koralak • Qalansiyahko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuabeko izurdeak. 

Ibilbidea

Dubairainoko hegaldia – Hadibou – Diksam – Aumek – Momi – Homhil – Arher – Dihemri – Qalansiyah – Hadibou –Dubai.

Zenbait datu interesgarri

Dubairainoko hegaldia eta Hadibouraino joan-etorriko hegaldiak. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Dubaiko hoteleko ostatua (lo egitea) eta Sukutra uharteko ibilbideko 10 eguneko kanpaldiko gastuak (pentsio osoa). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Dubairainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. 
    - Hegaldiak: Dubai- Sukutra- Dubai. 
    - Yemenen sartzeko bisatua. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. 
    - Lur- mota guztietarako ibilgailuak (4 bidaiari ibilgailuko, gehienez), Sukutrako ibilbide osoan. 
    - Dubaiko hotela (lo egitea eta gosaria). 
    - Sukutran, 10 eguneko kanpaldia (pentsio osoa). 
    - Uhartean kanpatzeko baimenak. 
    - Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua. 
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak. 
    - Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik. aza. 2an

Prezioa : 2.625€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Dubai eta Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoko paradisu ahantzia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT