Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure planetako lurralde babesgabeenetako batera garamatza, punturik baxuena itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen Danakilgo sakonunera. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Essaile lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz-multzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana luzeak osatuz. Eta karabanek itxura berezia ematen diote inguruko paisaia lurtarrari. Dallolgo gatzagetako koloreak, irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Eta sentsazio bera Er-Tale sumendiko –aktiboa dena– kraterraren ondoan gaua emandakoan (munduan horrelako beste lau baino ez daude). Naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin-gordina, gertutik ikusteko aukera. Ikuskizun paregabea. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra.
• Danakilgo P.N., Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Er–Tale, planetan dauden laba aktiboko bost lakuetako bat • Dallol, gatzagetako kolorezko formazioak • Hamed Ale eta bertako gatzagak • Mekelle eta haitzetan landutako elizak.
Addis Abebaraino hegaldia –Semera –Adfera –Dodom –Er Tale –Hamed Ale –Dallol –Berahile –Mekelle –Kombolcha –Addis.
Bidaia guztian, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailuko). Bost egunez aire zabalean kanpatuko dugu, pentsio osoan, eta gainerako egunetan turista-mailako hoteletan egingo dugu lo, batzuetan oso xumeetan. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea