Bidaia hau berezia da guztiz. Ibilbide honek gure planetako lurralde bortitzenetako batera garamatza, punturik baxuena itsasoaren mailaren azpitik 120 metrora duen Danakilgo sakonunera.
Djiboutitik helduko gara, lurralde hauetara, beraz ingurune honen ikuspegi orokorrago bat edukiko dugu. Bertan bizi dira afar etniakoak, Afrikako adar itxurako lurralde horretan gutxien ezagutzen diren etnietako bat, ezezagunena agian. Oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarriei ondo eutsi dietenak. Mendeak daramatzate Karum lakutik gatza ateratzeko lanetan, Danakil deritzon sakonunean. Beraiek garraiatzen dituzte lakutik ateratako gatz-multzoak, gameluen gainean, Abisiniako goiko lurretara, karabana osatuz baina kamioiak hasi direnetik gatza garraiatzen, gero eta sailagoa da horietako karabana bat ikustea. Dallolgo gatzagetako koloreak, irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Eta sentsazio bera Er-Tale sumendiko –aktiboa dena– kraterraren ondoan gaua emandakoan (munduan horrelako beste lau baino ez daude). Naturaren indarra, mugarik gabekoa eta gordin-gordina, gertutik ikusteko aukera. Ikuskizun paregabea. Ohiko bideetatik at geratzen dena, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra.
• Djibouti, Itsaso Gorriaren ertzeko hiri bitxia • Assal lakua: laba solidoak margotutako paisaiak • Abbe, Rift haraneko haustura • Danakilgo sakonune handia eta afar etniaren bizilekua • Dallol, gatzagetako kolorezko formazioak • Er–Tale, planetan dauden laba aktiboko bost lakuetako bat.
Djiboutirainoko hegaldia –Goubet –Assal lakua – Goda mendiak –Bankualé –Ras Bir –Abbe lakua –Semera –Adfera –Dodom –Er-Tale sumendia –Hamed Ale –Dallol –Gheralta –Mekelle –Kombolcha –Addis Abeba.
Djiboutirainoko hegaldia, itzulera Addis Abeba hiritik. Ibilbide guztian, lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu (4 pertsona ibilgailuko). Hiru egunez aire zabalean kanpatuko dugu, pentsio osoan; gainerakoan, turista-mailako hotelak erabiliko ditugu, batzuk oso oinarrizkoak. Udako lo-zaku arina eraman behar da, negua izan arren.
Ibilbidearen ezaugarriak kontuan edukita, ezusteko ugari egon daitezke. Banoako gidaria.
- Djiboutirainoko nazioarteko hegaldia, itzulera Addis Abebatik.
- Djiboutin sartzeko bisa.
- Etiopian sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
- Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Djibouty town, Tadjura, Mekelle, Wukros, Kombolcha eta Addis Abeba hirietan: turista- mailako hotela (gosaria barne).
- Bankualé eta Abbe lakuan: oinarrizko lodge- ko ostatua.
- Djiboutin pentsio osoa.
- Danakilen: Hiru gaueko kanpaldia (pentsio osoa).
- Kanpatzeko material guztiak (lo- zakua izan ezik).
- Er- Tale sumendira kanpatzeko materiala igotzeko mandoak.
- Afar eskualdean sartzeko baimenak.
- Bidaia- asegurua.
- Afar eskualdean, bertako gidariak.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, merkatu- eremu, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 1ean/aza 29an.
Prezioa : 3.350 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.