Foto Oinez basamortu zurian Egipto

Oinez
basamortu zurian
Egipto

Oinez
basamortu zurian
Egipto

Antzinako egiptoarrek uste zuten hildakoen arimek Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarretik aurrera hedatzen ziren lurretara bidaiatzen zutela, Osiris edo “hildakoen jainkoa”ren erresumara. Britainiar kartografoek “Mendebaldeko basamortua” izena jarri zioten Nilo ibaiaren mendebaldeko lur eremu honek gehienentzat ezezaguna izaten jarraitzen du. Saharako basamortuaren zati txiki honek basamortu zuriaren izena hartu du, bere baitan dituen igeltsuzko irudi bitxiei esker; baina horiez gain baditu kolore biziko hainbat baratze-eremu txiki eta arroila, “basamortu” hitzak gogora ekar diezagukeen kolore bakarreko irudia erabat hausten dutena.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia–Baharya–Basamortu Beltza–Kristalezko muinoak–Aggabat–Muino zuriak–Basamortu Zuri Berria–Obeyd kobazuloa–Farafra–Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Lur hauek lur mota guztietako ibilgailuetan bisitatzea da ohikoena, baina horrek bere mugak ezartzen ditu paisaia ederrez gozatzeko orduan. Oinez txoko zoragarrietara iristeko aukera izango dugu, lau gurpilen gainean garraiatuz iristea ezinezkoa litzaigukeen inguruetara.

Prezioaren Barruan

  • Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. Egipton sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Autobus txikiko garraioa Kairotik Baharyaraino eta itzulera Farafratik. Turista motako hoteletako egonaldia (gosaria barne) Kairo, Baharya eta Farafran. Trekkingeko 5 eguneko kanpalekuko egonaldia (pentsio osoa). Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko gai guztiak (lozakua izan ezik). Trekkingeko egunetan, ekipaia guztia lur mota guztietako ibilgailuetan garraiatzea. Basamortu Zurian sartzeko eta kanpatzeko baimenak. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak. Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak (galde ezazu gure bulegoetan). Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Trekk-egunak: 6

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik .

Prezioa : 1.310 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Oinez basamortu zurian
Egipto
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT