Foto Kamerun Ipar-mendebaldeko Ring Road errepidean zehar

Kamerun
Ipar-mendebaldeko Ring Road errepidean zehar

Kamerun
Ipar-mendebaldeko Ring Road errepidean zehar

Kamerungo ipar-mendebaldeko goiko lurretan –Grassfields izenekoak– barrena doan 367 km-ko ibilbide zirkularra da Ring Road errepidea. Edertasun handiko errepidea da, ful etniaren artzain-eremuetako mendiko paisaia ederren artean doana: lakuak, ur-jauziak, haranak, sumendiak... Horrez gain Grassfields beste etnia batzuen bizilekua ere badira: bamileke, bamun, banso eta tikar etniena, bizimodu tradizionalari eutsi dioten etniak. Egungo Kamerungo ikuspegi interesgarria ikusteko aukera, XXI. mendearen eta Afrikako antzinako ohituren artekoa. Eta ibilbidearen amaieran Kamerun mendiaren (4.095 m) magaletako hondartzak.

Interesguneak

• Bandjoungo chefferie deritzona, bamileke etniaren arkitektura tradizionalaren adibide nagusia • Lajku. sumendi eta te-plantazioen edertasun ikaragarria, Ring ROaden ertzetan • Fon de Bafut-eko jauregia, Grasslandseko tikar dinastiaren eraikin zaharrenetakoa eta boteretsuenetakoa • Limbe, hondar beltzeko hondartzak, Kamerun mendiaren azpian • Bamun etniaren Foumbango artisauen azoka.

Ibilbidea

Doualarainoko hegaldia – Bamenda - Kumbo – N'Kambe – Bamenda - Foumban – Limbe – Douala.

Zenbait datu interesgarri

Doualarainoko hegaldia. Lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu Ring Roadeko 3 eguneko ibilbidean. Gainerakoan, autobus txiki bat taldearentzat. Lo eta, hoteletan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Doualarainoko hegaldia, Aire Francerekin. Kamerungo bisatua. Hotel eta aireportuen arteko joan- etorriak. Autobus txikiko garraioa, gidariarekin. Lur mota guztietarako ibilgailuak, Ring Roaden. Ibilgailu bakoitzeko 4 pertsona, gehienez. Hoteletako egonaldia, birentzako logeletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” zehaztuta ez dauden otorduak. Parke nazional, museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.445 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kamerun
Ipar-mendebaldeko Ring Road errepidean zehar
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT