“Zeiba bakar bat bizirik geratzen den bitartean eta perkusionista bat erritmo egokiaz gogoratzen den bitartean, espirituak hortxe izango dira, deiari erantzuteko prest.” Jean Marie Addiafi bolikostar intelektualak uste du oraindik berreskura daitekeela bere herrialdean bizi diren hainbat etniak beren zeremonia eta erritu zaharretan gordetako antzinako jakituria berreskuratzea, Boli Kostan hain indartsu sortzen ari diren sinismen eta sektaren arriskupean badaude ere.
Mendebaldeko Afrikako frantziar kolonia zahar honetan asko dira estatu etnianiztunari bizirik eusten ahalegintzen direnak: komian fetixistak, griotak edo afrikar juglareak, artisau eta arrantzale herrixkak… Eta dena toki zoragarri batean: mendi leunak, hondartzak, kakao-plantazioak, baso autoktonoa…
Urte asko eman ditugu herrialde honetatik kanpo; orain bi mundu kontrajarri batzen dituen ibilbide interesgarri batekin itzultzen gara.
Hasieran, iparralderantz abiatuko gara, sahel basamortu itxurako paisaia baten erdian bizi diren eta kultura animista zahar baten jabe diren nekazari eta artisau senufo ospetsuen unibertsoa ezagutzera.
Hortik Atlantikoko kostaldera joko dugu: paisaia ederrak, hondartza ikusgarriak, bizimodua kendu nahi dieten itsasontzi erraldoien aurkako borrokan diharduten arrantzaleen herrixkak… Eta ibilbidearen amaieran, kolonia garaiko Grand-Bassam hiriburu zaharra bisitatuko dugu.
Abdijanerainoko hegaldia –Grand Bassan –Yamusukro –Korhogo –Daloa – Sassandra –Grand-Bassam –Abdijan.
Abdijanerainoko hegaldia. Ibilbide osoan autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide. Hotel egokioetan egingo dugu lo. Ibilbide zirkularra eta aldakorra: herrialde honen ezaugarri nagusiak ezagutuko ditugu. Inguruko herrialdeen artean, azpiegiturarik onenak ditu Boli Kostak, eta horrek bidaiaren erosotasuna errazten du. Banoako gidaria.
- Abdijanerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Boli Kostan sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide guztian, turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), bainugela pribatuarekin.
- Autobus pribatu txikia, ibilbide guztirako.
- Bidaia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan).
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.780€ + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.