Foto Txina Erdiko  Erresumaren  sustraietan

Txina
Erdiko
Erresumaren
sustraietan

Txina
Erdiko
Erresumaren
sustraietan

Banoa betidanik egon izan da Asiako kontinentean, Asiako errealitatetik gertu. Eta kontinente horren barruan, Txinak aparteko garrantzia izan du guretzat, destino interesgarri bat baino askoz gehiago izan da. Herrialde horren aurpegi ezberdinak ezagutzea eta herrialde horren kultur erak ulertzeko gakoak ematea beti izan dira gure lan egiteko moduaren oinarrietako batzuk.
Gaurko Txinako Herri Errepublikan eta bertan bizi diren pertsonen egunerokotasunean murgiltzeak kontrastez eta kontraesanez beteriko errealitate bat (aldi beran, uste baino heterogeneoagoa dena) ezagutzeko aukera ematen digu: mendi sakratuak, abiadura handiko tren modernoak, bost errei edo bidetako autopista erraldoiak, tenplu zaharrak, historia handiko herriak, etxe-orratz ikaragarriak... elkarrekin, ondo-ondoan. Azken urteotan Txinan zehar, alde batetik bestera ibili ondoren, lortu dugun esperientziaren ondorioa da ibilbide interesgarri hau.
Bi eremutan oinarritutako ibilbidea izango da: batetik, Txinako zibilizazioaren sorlekua (Shanxi eta Ibai Horia) eta, bestetik, Yang Tse ibaiaren delta (Txinako han etniaren kale nagusia) ezagutzeko asmoz diseinatutakoa. 
Sekulako ondare historikoa duen atzoko Txina, milaka urte dituen kultur, arte eta arkitekturaren ondarearen bidez, eta gaurko XXI. mendeko Txinaren bizitasun sozial eta ekonomikoa. Txina, gaur egun ere, informatiboen zurrunbiloaren erdi-erdian dago. Bidaia hau aldi berean hain ezezaguna zaigun eta hain gaizki interpretatua izan ohi den herri eta kultura baten ezagutzan sakontzeko gonbitea da.

Interesguneak

• 50etik gora monasterio eta tenplu, Txinako budismoaren jakituriaren mendian, Manjushri jakintsuaren bizilekuan, Wutaishan mendi sakratuan, bost goi-lautadako mendian • Txina zaharraren izpiritua, Pingyaoko kaleetan • Hamaika dinastian zehar inperioko hiriburua izan zen Xiango terrakotazko armada • Anhui hegoaldeko herrixketako arkitektura tradizionala, Tigrea eta Dragoia filma filmatu zen tokia • Yungangeko haitzuloak: Touba etnia turkesak landutakoak, Txina osoko eskultura budisten bildumarik zaharrena • Yangtse ibaiaren deltako kanalak, lorategiak, etxe tradizionalak, museoak eta tenpluak: Huangzhou, Tongli, Suzhou... • Mendi Horietako Huangshango granitozko gailurrak, • Pekin eta Xangai: XXI. mendeko hiri erraldoiak.

Ibilbidea

Pekinerainoko hegaldia –Datong –Wutaishan –Taiyuan –Pingyao –Xian –Hangzhou –Tunxi –Huangshan –Suzhou –Tongli–Xangai.

Zenbait datu interesgarri

Proposamen honetan Gizateriaren Ondare izendatutako Txinako toki interesgarrietako batzuk ibilbide bakarrean bildu nahi izan ditugu, Txina ezagutzen ez dutenei han kulturara hurbiltzeko aukera ematen diena, eta, aldi berean, Txinako errealitate konplexu, anitz eta batzuetan ulertzeko hain zaila denarekiko nolabaiteko ezagutza dutenei ohiko ibilbideetatik kanpoko beste toki interesgarri batzuk eskainiko dizkiena. Bidaia erosoa, lo egiteko tokien erosotasun-maila egokikoa eta garraiobide ugari erabiliko dituena: trena, barruko hegaldi bat, autobusa... Oinezko ibilbideak egiteko aukera. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Finnair konpainiaren hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera eta itzulera Xangaitik.
    - Barruko hegaldia: Xian- Hangzhou.
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Aireportu, tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Taldearentzako autobus pribatu txikia (aire girotua) ibilbide osoan.
    - Trena: Beijing- Datong et Pingyao- Xian.
    - Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Xiandik terrakotazko armada ikusteko garraio pribatua.
    - Wutaishan, Huangshan eta Tongli multzoetarako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, "Prezioaren barruan" atalean zehaztutakoak izan ezik.
    -  Museo eta monumentuetarako sarrerak, "Prezioaren barruan" atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 31n.

Oharra : Bilbotik irteera dago.

Prezioa : 3.095 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txina
Erdiko Erresumaren sustraietan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT