Foto Txad Ennedi Sahararen  bihotzerainoko  bidaia Ennediko lautada

Txad Ennedi
Sahararen bihotzerainoko bidaia
Ennediko lautada

Txad Ennedi
Sahararen bihotzerainoko bidaia
Ennediko lautada

Ennediko lautada: Txadeko ipar-ekialdean, Saharako txoko ezezagun baten erdian, oso bakartua, baina guztiz ikusgarria.

Itsasoaren mailatik 1.000 m-tik gora dagoen lautada hau hareaz inguratuta dago alde guztietatik. Historiaurretik hona ia ukitu gabe dauden hainbat altxor eskaintzen dizkigu bere hainbat txoko ikusgarritan: haitzuloetako artelan zoragarriak, arroila sakonak, putzuak... Baita ere hareazko dunak, oasi freskoak, harkaitzetan landutako harrizko arkuak... Iparralderago, ur gazi eta gozoko hainbat urmael eta laku bisitatuko ditugu, urrutiko Ounianga Kebir zabalera iristeko.

Zoritxarrez joan den mendearen 40ko hamarkadan ikusi zen azken aldiz Saharako lehoia Archeiko putzuan Dena den, karabanetako gameluak edatera hurbiltzen diren putzu hau da “Niloko krokodiloaren” azken bizilekuetako bat, eta narrasti hauek Saharan duten azken koloniatako bat gordetzen du. 

Eskualdeko paisaia naturalei gizakien paisaia gehitu behar zaie. Bertan bizi dira tubu etniako gizon eta emakume gogorrak, seguruen lurralde horretako muturreko bizi-baldintzetan bizi eta irauteko gai diren gizakume bakarrak.

Zalantzarik gabe, bidaia zoragarri honek aparteko zaporea utziko du bidaiariaren baitan, Saharan egin daitekeen ibilbiderik onenetakoa eta osatuenetakoa baita. 

Ibilbidea

Djamenarainoko hegaldia –Mongo–Abeche–Kalait–Terkei–Deli–Tokou–Archei–Bachikele –Bashike –Abaike –Fada –Way–Mourdi–Demi–Teguedet–Ounianga Serir–Ounianga Kebir–Edike–Benbeche–Faya–Erg Djourab –Kouba–Salal –Moussoro–Djamena.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztia 4X4 ibilgailuetan egingo dugu. 16 gautan dendak jarriko ditugu basamortuan, gaua emateko (pentsio osoan). Egia esan bidaia honi ezin zaio bete-betean bidaia deitu, azpiegiturarik ez duen urrutiko herrialde bateko eskualde batera egindako abentura handi baten itxura osoa baitu, eta ibilbidean irauteko gauza guztiak gurekin eraman beharko ditugu, nahitaez. 

Ennedi izeneko eskualdean ibilbide batzuk egingo ditugu oinez, inguru horien edertasunaz beste modu batera gozatzeko. 

Ibilbide honetan ezustekoen kopurua eta maila handiak izan daitezke, hortaz gomendagarria da era horretako bidaietan esperientzia edukitzea eta, jakina, gerta daitezkeen ezustekoei aurre egiteko adorea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Djamenarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. 
    - Txaden sartzeko bisa. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak. 
    - Djamenan turista motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria). 
    - Ibilbide guztiko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan. 
    - Kanpalekuetako 15 gau (pentsio osoa). 
    - Sukaldeko eta kanpatzeko material guztia (lo- zakua izan ezik). 
    - Zirkulaziorako eta kanpatzeko baimen guztiak. 
    - Tubu etniako bertako gidaria. 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Herrixka, azoka- areto, museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak. 
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak. 

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 4an/aben. 18an.

Prezioa : 3.380 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txad Ennedi
Sahararen bihotzerainoko bidaia Ennediko lautada
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT