Kanadako sortaldeko gure ibilbidea Calgary hirian hasiko da. Hortik Alberta eta British Columbia probintzien arteko mugan dauden Mendi Harritsuen bihotzeraino joko dugu. Inguru horretan Waterton Lakes, Banff, Kananaskis, Kootenay, Yoho eta Jasper parke nazionalak daude, naturaren edertasunaz gozatu eta oinezko ibilerak egiteko toki ikusgarriak, sekulako edertasuneko paisaiez inguraturik. Parke horietan denetik dago: mendi elurtsuak, bailara bukolikoak, ibai eta ur-jauzi handiak, laku harrigarriak, glaziarrak, ur termalak, baso izugarriak eta fauna aparta: marmotak, kastoreak, altzeak, mufloiak, basahuntzak, wapitiak, hartz beltzak eta hartz arreak, besteak beste. Ondoko British Columbia probintzian, Robson Mendiaren P.N. bisitatuko dugu, eta hortik kostalderantz egingo dugu, eta bidean Lillooet eta Fraser Arroila edo Fraser Canyonen geldituko gara. Ondoren Vancouverreko iparraldetik Vancouver uharteraino joko dugu, Pacific Rim P.N. eta Victoria hiriburua ezagutzeko Eta bidea bukatu aurretik Vancouver: interesgarria, erakargarria, alaia, kosmopolita...
• Calgary • Waterton P.N. • Banff P.N. • Louise eta Moraine lakuak • Banff hiria eta Minnewanka lakua • Kananaskis P.N. • O'Hara laku mitikoa • Kootenay P.N. • Yoho P.N., atsegina • Emerald lakua • Athabascako ur-jauziak, Columbiako izotz-zelaiak eta Bow eta Peyto lakuak • Jasper P.N., Banffeko parkea baino basatiagoa baina bisitari gutxiago izaten dituena • Maligneko lakua eta arroila • Mt. Robson gailurra, ia 4.000 m-koa • Vancouver uharte ederra eta uharteko hiriburua, Victoria • Tofino eta Pacific Rim P.N. • Vancouver: portu hiri kosmopolita.
Calgaryrainoko hegaldia –Pincher Creek –Waterton P.N. –Golden –Yoho P.N. –O'Hara lakua –Kooteney P.N. –Banff P.N. –Canmore –Louise eta Moraine lakuak –Icefields errepidea –Jasper –Jasper P.N. –Mount Robson P.N. –Valemount –Lillooet –Fraser Canyon –North Vancouver –Nanaimo –Tofino –Pacific Rim P.N. –Victoria –Vancouver.
Kanadan Calgary hiritik sartuko gara, gero Vancouver hiritik irteteko. Lur gaineko ibilbideetarako furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Pacific Rimeko P.N.an bi gautan hiru pertsonarentzako bungalow oso erosoetan (zerbitzu ugarirekin) egingo dugu lo. Gainerakoetan birentzako geletako moteletan. Vancouver uharterainoko joan-etorriak transbordadorez. Bidaia honetan funtsezkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeetako gune interesgarrienetara iritsi ahal izateko. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Calgaryra eta itzuleran Vancouverretik.
- Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
- eTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
- Ostatua moteletan (bainugela pribatuarekin).
- Furgoneta pribatuko garraioa ibilbide osoan.
- Vancouver hiritik izen bereko uharterako joan- etorria egiteko transbordadorea.
- Parke nazionaletarako sarrerak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Monumentu eta museoetara sarrerak.
- Aire- tasak
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 21 egun
Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 3an / abu. 2an.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 4.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.