Foto Munstang erresuman zehar oinez Nepal

Munstang erresuman
zehar oinez
Nepal

Munstang erresuman
zehar oinez
Nepal

Nepaleko ipar-mendebaldean badago lurralde txiki bat, politikoki Nepalekoa izan arren Tibeti begira bizi dena, Nepali bizkarra emanez. Munstang erresuma zaharra da, toki lehor eta gogorra, eta Dalai Lamaren hitzetan budismoari eta Tibeteko kulturari Tibeten bertan baino hobeto eusten diena, tradizio horri fidelago eusten diona. Han bizi direnek lur-eremu txikia landuz eta gatzaren salerosketan arituta atera izan dute bizimodua. Hemen ez dugu ikusiko Nepali buruz hitz egiterakoan gehienetan aipatu izaten diren mendi eta gailur altuak, baina paisaiak eta bizimodua hemen ere gogorrak dira, Himalaia erdian, eta urte askoan mugak itxita egon izanak bertako kulturaren izaerari irauteko aukera eman dio. #Pokhara hiritik abiatuko gara, hegazkin txiki bat hartuta, Jomson hirirantz, eta hortik Munstang eskualdeko sarbidea den Kagbeni herrira. Gure gauzak garraiatuko dituzten zamaketarien eta sukaldaria eta sukaldari-laguntzailea izango ditugu bidelagun 13 egunez, bidean topatuko ditugun herrietan lo eginez, kanpatuta. Banoako gidaria.#

Prezioaren Barruan

  • Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Pokhara–Jomson eta Jomson- Pokhara. Nepalen sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Katmandu eta Pokharan, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin). Autobus pribatuko garraioa: Katmandu- Pokhara eta Pokhara- Katmandu. Trekkinga egiteko azpiegitura osoa. Sukaldaria, sukaldari- laguntzailea, sukaldea. aulkiak, mahaiak, birentzako dendak, jantoki- denda, zerri txikia, erregaia… (lozakua izan ezik). Taldearen materiala eta norberaren ekipajea garraiatzeko zamaketariak. Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa. Kanpatzeagatik ordaindu beharreko tasak. Zamaketarien asegurua. Bidaia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Janariak eta edariak. Aire- tasak. MUNSTANGEN SARTZEKO BAIMEN BEREZIA (550 DOLAR USA PERTSONAKO). Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 13

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 1ean.

Prezioa : 2.780 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Munstang erresuman zehar oinez
Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT