Foto Wadi Rum eta Petra artean oinez Jordania

Wadi Rum eta Petra artean oinez
Jordania

Wadi Rum eta Petra artean oinez
Jordania

Wadi Rum eta abateoen hiriburua (Petra) bereizten dituen lurraldean edertasun handiko paisaia natural asko daude. Basamortuko hareak bat egiten du eskualdean hain ugariak diren hareazko mendiekin paisaia zoragarrien artean. #Baina ibilbide honek paisaiez gain beste edertasun batzuk ere baditu. Historia, historia zaharrak, zama handia du merkataritzako ibilbide garrantzitsu baten aztarnak jarraitzen dituen ibilbide honetan. Arabiar penintsulako barne aldetik zein Itsas Gorritik zetozen karabanek Wadi Rumen barrena egiten zuten Petrarako bidean. Eta nabateoen hiriburu ospetsutik batzuek egungo Gaza hirira eta Mediterraneo itsasorantz egiten zuten bitartean, beste batzuek Damasko eta Aleporantz jotzen zuten. #Zazpi egunez harea eta mendi artean ibiliko gara eta iluntzean paisaia ikusgarriak dituzten tokietan kanpatuko dugu, hortik aurrera norberaren imajinazioari tokia emanez.

Ibilbidea

Ammanerainoko hegaldia –Wadi Rum –Wadi Umm Saham –Humaemah–Wadi Helweh –Abu Tarif–Masoudah –Wadi Sabra –Naged Sabra –Petra –Amman.

Prezioaren Barruan

  • Ammanerainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria. Jordanian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Amman- Wadi Rum eta Petra- Amman tarteetarako garraioa, autobus pribatu txiki batean. Turista motako hoteletako egonaldia Amman eta Petran. Trekkingeko 6 eguneko kanpalekuko egonaldia (pentsio osoa). Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). Trekkingeko egunetan, norberaren ekipaia eta taldearena garraiatzeko laguntzako ibilgailua. Kanpatzeko baimenak. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 7

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril, Bilbo eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.680 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Wadi Rum eta Petra artean oinez
Jordania
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT