Gerra garai tristea gainditu ondoren, herriak jemer zibilizazioaren ondare txundigarrienaren ateak irekitzen dizkigu: Angkorren tenpluak. Phnom Penhen, Asiako Perla bezala ezagunagoa, modernitatearen eta historiaren nahasketa liluragarriari erreparatuko diogu. Ratanakiri eskualde urrunera joango gara, Kanbodiako ipar-ekialdeko mendialdera, non gutxiengo etniko ezberdinak bizi diren. Leku honek bertako herrixketan ibiltzeko eta bertako natura ezagutzeko aukera ematen digu.
Angkorren monumentaltasunak Kanbodiaren begira betidanik piztu den interesaren zati handi bat bildu eta bereganatu badu ere, hemen planteatzen dugun ibilbidean interes handiko beste leku eta monumentu batzuk ezagutarazi nahi ditugu, hala nola Preah Vihear, Banteay Chamar edo Koh Ker, jemer inperio zaharraren ondarea, oso gutxi bisitatuak, ohiko ibilbideetatik apur bat aldentzeagatik. Eta, jakina, ez diogu Angkor bisitatzeari utziko, ezta Mekong ibai izugarrian nabigatzeari ere.
Errege-jauregia eta zilarrezko pagoda, Phnom Penh hirian • Kroche eta ur gezatako izurdeak Mekong ibaian • Banlung, mendiak eta gutxiengo etnikoak • Preah Viheareko tenplua • Banteaey Chamar, Kanbodiako iparmendebaldean urrutiko tenplu zoragarria • Battambangeko banbu-trenak • Angkorreko tenpluak, naturaren indarra eraikuntzen gainean agerian • Kho Kerreko 40 metroko altuerako piramidea.
Phonm Penherainoko hegaldia –Kampong Cham –Kroche –Banlung –Sraem –Preah Vihear –Banteay Chhmar –Battambang –Siem Rep –Angkor –Beng Mealea –Koh Ker –Phnom Penh.
Phnom Penh-erako hegaldia. Autobus pribatu txiki batean bidaiatuko dugu ibilbide osoan. Banlung eskualdean, landa-eremua eta gutxiengo etnikoak bisitatzeko ibilaldi batzuk egingo ditugu. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
- Pohnm Penherainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Kanbodiara sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txikia, ibilbide guztirako.
- Turista mailako hoteletan lo egingo dugu ibilbide osoan zehar, gosaria barne.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Tokian tokiko gidaria.
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, monumentu eta zehaztugabeko parke nazionaletarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 16 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria
Egunak: urr. 1ean.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.390 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.