Foto Kanbodia Angkor gunetik haratago

Kanbodia Angkor gunetik haratago

Lehorte-garaia aprobetxatuz, martxoan Kanbodiara joateak aukera gehiago ematen du, eurite-garaian hainbat tokitara iristea ezinezkoa baita.

Toki horietako bat urrutiko Ratanakiri eskualdea dugu, Kanbodiako ipar-ekialdeko eskualde menditsua eta tampuan etniaren bizilekua. Eskualdeko herrixken artean oinez egiteko aukera aparta izango dugu, eta herrixka horietan lo eginez bertan bizi direnen egunerokotasuna ezagutzeko abagunea.

Betidanik Angkor arkeologi gune garrantzitsua Kanbodiara hurbiltzen diren bisitari gehienen helmuga izan bada ere, guk proposatzen dugun ibilbidean beste toki interesgarri batzuk ezagutu ahal izango ditugu. Banteay, Chamar edo Koh Ker, besteak beste, ohiko ibilbideetatik at egonik, ezezagunagoak, baina antzinako Khemer inperioaren ondare aberatsaren gordeleku direnak. Eta jakina! Angkor ere bisitatuko dugu, baita Mekong ibai harrigarria ere.

Interesguneak:

Phnom Penheko errege-etxea eta zilarrezko pagoda • Kroche eta Mekong ibaiko ur gezako izurdeak • Ratanakiriko mendiak eta herrixkak, tampuan etniaren bizilekua • Kampong Cham, Mekong ibaiaren ertzeko bizimodu lasaia • Kompong Tom eta Sambor Prei Kuk multzoa, Angkorrekoa baino zaharragoa • Angkorreko tenpluak, naturaren indarra erakuntzekin bat eginda • Beng Mealea, XII. mendeko antzinako tenplu ikusgarria • Prasat Thom, 40 metroko garaierako piramidea • Banteaey Chumar, Kanbodiako ipar-mendebaldeko antzinako tenplu ikusgarria • Battambangeko banbuzko trenak •

Ibilbidea:

Phnom Penherainoko hegaldia–Kroche–Ratanakiri–Kampong Cham–Kampong Thom–Siem Rep-Angkor–Beng Mealea–Banteay Chumar–Battambang–Phnom Penh.

Zenbait datu interesgarri:

Hegaldia, haranzkoan Phnom Penhera, itzulera Siem Repetik. Autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu ibilbide guztirako. Ratanakiri eskualdean oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu eskualdeko nekazaritza giroko herrixkak, gutxiengo etnikokoak, bisitatzeko. Gau bat herrixkan emango dugu. Gainerako tokietan, hoteletan egingo dugu lo. Martxoa lehorte-garaia da eta eurite-garaian bisitatu ezin izango genituzkeen hainbat toki bisitatuko ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan:

  • - Hegaldia, haranzkoan Phnom Penhera, itzulera Siem Repetik.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Kanbodian sartzeko bisatua.
  • - Autobus pribatu txikia, ibilbide guztirako.
  • - Ranatakiri herrixkako etxe pribatu batean gau bateko ostatua (lo egitea eta gosaria).
  • - Ibilbidearen gainerako tokietan, turista mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria). (Begiratu ibilbide-orriko osatuen atalean).
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Tokian tokiko gidaria.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
  • - Zehaztuta ez dauden museo, monumentu eta parke nazionaletarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako zerbitzu guztiak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Kanbodia
Angkor gunetik haratago

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
martxoaren 1etik 18era.

Taldea:
6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa: 2.450 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea