Ohiko ibilbideak alde batera utzi eta oraingoan Guatemalako goi-lautadan eta oihanean bizi diren indigenen errealitatea ezagutzeko proposamena egiten dizugu. Iraganaren distira Tikal edo Antigua herrietan, indigenen azoketako koloreak eta ixil etniako emakumeen begira sakonaren atzean dagoen mundu, Nebaj herrian, edota tzutuhil etniako indigenen iraganeko eta oraingo istorio bitxiak, errealitatea adierazteko beste era bat.
Interesguneak
• San Francisco el Altoko ganadu-azoka • Todos Santoseko mam azoka, Cuchumatanes mendietan • Nebaj: ixil etniaren bizimodua eta artisautza-lanak • Chajulgo azoka • Goi-lautadako kolore berdea, Alta Verapazeko haitzulo eta haitzarteak • Peten oihanean, Pasion ibaian zehar nabigatzen • Tikaleko piramideak, maien obra nagusia • Livingston, ibilbideko afroamerikar kutsuko kontrastea • Atitlan lakuaren inguruko herrixkak eta sumendiak • Chichicastenangoko azoka • Antiguako arkitektura kolonialaren lasaitasuna.
Ibilbidea
Guatemalarainoko hegaldia–Antigua–Panajachel–Santiago Atitlán–Zunil–Quetzaltenango–S. Francisco el Alto–Todos Santos–Huehuetenango– Nebaj– Chajul- Coban–Quetzalgo biotopoa–Lanquingo haitzuloak– Sayaxche–Aguateca–Tikal– Flores–Dulce ibaia–Livingston –Antigua.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide osorako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Pasion eta Dulce ibaietan, txalupak. Lo egiteko eta, denetarik: Antigua edo Floresen hotel onak, baina Nebaj eta Todos Santosen pentsio arruntak, beste aukerarik ez dagoelako. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Guatemalarainoko joan- etorria, IBERIA konpainiaren hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lur gaineko garraioa, autobus pribatu txiki batean.
Aguatecarako eta Livingstonetik Puerto Barriosera (Dulce ibaian) joateko txalupa arin pribatua.
Panajacheletik Santiago Atitlanerako txalupa arina.
Antigua, Santiago Atitlan, Quetzaltenango, Huehuetenango, Cobain eta Flores hirietan, turista mailako hoteletan lo egitea, birentzako geletan (bainugelarekin).
Panajachelen, hiru edo lau pertsonarentzako bungalowetan lo egitea.
Todos Santos, Nejab, Chajul, Sayaxche eta Livingstonen, oinarrizko ostatua.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Aireportuko tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 5ean/ira. 2an/urr. 7an.
Prezioa : 2.200 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 125 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?