Asia (e)rako bidaiak / Bhutan (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2024
Foto Bhutan Monasterioak, mitoak eta mendiak

Bhutan
Monasterioak, mitoak eta mendiak

Bhutan
Monasterioak, mitoak eta mendiak

Bi erraldoiren artean kokatua, iparraldean Himalaiak eta hegoaldean India Butanek urte askoan eutsi ahal izan dio bere historiari eta ondo jakin izan du nortasuna gordetzen.

Bhutan herrialdeari buruzko datu gutxi zabaldu dira komunikabideetan: Himalaiako erresuma txiki bat dela, eta budista dela. Mendetan sozialki nahiz ekonomikoki bakartuta egon ondoren (nahita gehien bat) Bhutanek ateak ireki ditu. Poliki-poliki, baina gehiegi luzatu gabe. Bakartuta egote horrek erresumako kultura, ondare eta naturaren edertasuna gordetzen lagundu izan diote eta edertasun hori ia aldaketarik gabe iritsi da gaur arte. Herrialde txikia izan arren, zazpi mila metrotik gorako gailur ugari daude Bhutanen, baita baso zabalak, han-hemenka sakabanatutako monasterioak eta ingurune gogor eta latzean bizi izaten ohitutako biztanleak ere.

Ibilbide aberatsa, herrialdea hego-sartaldetik hego-ekialdera zeharkatzen duena eta ibilbidearen amaieran Indian sartuko gara, Assan izeneko probintzian.

Interesguneak

• Phuentsoling, bi munduren arteko muga • Paro eta bertako monasterio ikusgarria: Rinpung • Thimpu, erresumako hiriburu lasaia • Punakha eta bertako monasterio ederra • Wangdi, Bhutango erdialderako sarbidea • Trongsa eta bertako gotorleku-monasterioa • Phobjikha harana eta Ganghe monasterioa • Bumthang harana, budismoaren sorlekua • Thrumshing La, mendiko errepide zirraragarria • Mongar, ekialde urrunerako sarbidea • Trashigang, merkataritzako gune nagusia • Tashi Yangtse, bakarra, herrialdeko “Kora” delakoa • Samdrupjongkhar, Bhutango hegoaldeko atea

Ibilbidea

Delhirainoko hegaldia–Bagdora–Phuentsoling –Paro–Thimpu –Punakha Wangdi–Phobjikha–Trongsa–Bumtang –Mongar-Trashigang–Samddrupjongkhar–Guwahati–Delhi.

Zenbait datu interesgarri

Delhitik Bagdograrako eta Guwahatitik Delhirako hegaldia. Ibilbide guztian, autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide. Lo egiteko eta, turista motako hotelak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Delhirainoko hegaldia, joan- etorria. Barruko hegaldiak: Delhi–Bagdogra eta Guwahati–Delhi. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Bhutanen sartzeko bisatua. Indian birritan sartzeko bisatua. Iblbide guztian, autobus pribatu txiki bat garraiobide. Turista- motako hoteletan lo egitea, ibilbide osoan. Bhutango egonaldiko pentsio osoa. Fitxa teknikoan aipatutako monumentuetarako sarrerak. Bidaiako asistentzia- asegurua. Bertako gidaria Bhutanen. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.380 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bhutan
Monasterioak, mitoak eta mendiak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT