Bi erraldoiren artean kokatua, iparraldean Himalaiak eta hegoaldean India Bhutanek urte askotan eutsi ahal izan dio bere historiari eta ondo jakin izan du nortasuna gordetzen.
Bhutan herrialdeari buruzko datu gutxi zabaldu dira komunikabideetan: Himalaiako erresuma txiki bat dela, eta budista dela. Mendetan sozialki nahiz ekonomikoki bakartuta egon ondoren (nahita gehien bat) Bhutanek ateak ireki ditu. Poliki-poliki, baina gehiegi luzatu gabe. Bakartuta egote horrek erresumako kultura, ondare eta naturaren edertasuna gordetzen lagundu izan diote eta edertasun hori ia aldaketarik gabe iritsi da gaur arte. Herrialde txikia izan arren, zazpi mila metrotik gorako gailur ugari daude Bhutanen, baita baso zabalak, han-hemenka sakabanatutako monasterioak eta ingurune gogor eta latzean bizi izaten ohitutako biztanleak ere. Ibilbide aberatsa, herrialdea hego-sartaldetik hego-ekialdera zeharkatzen duena eta ibilbidearen amaieran Indian sartuko gara, Assam izeneko probintzian.
• Phuentsoling, bi munduren arteko muga • Paro eta bertako monasterio ikusgarria: Rinpung •Haa haraneko baserri-bizitza • Thimpu, erresumako hiriburu lasaia • Punakha eta bertako monasterio ederra • Wangdi, Bhutango erdialderako sarbidea • Trongsa eta bertako gotorleku-monasterioa • Phobjikha harana eta Ganghe monasterioa • Bumthang harana, budismoaren sorlekua • Thrumshing La, mendiko errepide zirraragarria • Mongar, ekialde urrunerako sarbidea • Trashigang, merkataritzako gune nagusia • Samdrupjongkhar, Bhutango hegoaldeko atea
Delhirainoko hegaldia–Bagdora–Phuentsoling–Paro–Haa harana– Thimpu–Punakha–Wangdi–Phobjikha–Trongsa– Pele La –Bumtang–Mongar–Trashigang–Samddrupjongkhar–Guwahati–Delhi.
Delhitik Bagdograrako eta Guwahatitik Delhirako hegaldia. Ibilbide guztian, autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide. Lo egiteko eta, turista motako hotelak. Banoako gidaria.
- Delhirainoko hegaldia, joan- etorria.
- Barruko hegaldiak: Delhi–Bagdogra eta Guwahati–Delhi.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Bhutanen sartzeko bisatua.
- Indian birritan sartzeko bisatua.
- Iblbide guztian, autobus pribatu txiki bat garraiobide.
- Ibilbide osoan, turista- mailako hoteletako ostatua, Haa haranean izan ezik, azken horretan bertako benetako etxe batean egingo baitugu lo, birentzako geletan (konpartitzeko bainugelekin).
- Bhutango egonaldiko pentsio osoa.
- Fitxa teknikoan aipatutako monumentuetarako sarrerak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Bertako gidaria Bhutanen.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.560 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.