Foto Australiako hegoaldea eta Tasmania

Australiako hegoaldea eta Tasmania

Australiako hegoaldea eta Tasmania

Berez dituen neurri erraldoiengatik auzoko guztiak erdi ezkutuan uzten ditu eta, horregatik ere, sarri herrialde moduan baino gehiago kontinentetzat hartu izan da Australia. Milaka urtez erdi bakartuta egon izanak izaera bitxia eman dio europarrak iritsi aurretik mapetan Terra Australis Ignota izenarekin azaltzen zen herrialde zoragarri honi: landaretza eta fauna bereziak dauzka, aparteko edertasuneko natura ingurunea… Duela ia bi mende preso eta militarren lurraldea bazen ere, gaur egun modernitatea eta naturaren edertasuna uztartzen dituen lurralde zoragarria bilakatu da.

Neurriz, apartekoa, naturaren aldetik, ikaragarria, ezinezkoa da herrialde hau bere osotasunean bidaia bakar batean ezagutzea. Guk eskualde bat aukeratu dugu, beste batzuk hurrengo baterako utziz. Eta hegoaldeko kostaldeko parke nazionalak hautatu ditugu, ondoren urrutiko paradisura eramango gaituen Tasmania uhartearekin batera. 

Hegoaldeko parkeek kostaldeko eta mendiko paisaia zoragarriak eskaintzen dizkigute, tokian tokiko fauna aberatsarekin, historian atzera eramango gaituzten mendi zoragarriekin eta gure planetako kulturarik zaharrenetakoa den eta ondoen egokitu denak utzitako ondarea ezagutzeko aukerarekin: Australiako aborigenak.

Bestetik, Tasmania Australiaren beraren barruko beste mundu bat da, guztiz bestelakoa. Duela milioika urte uharte nagusitik banatu edo bereizi zen eta naturaren altxor nagusi gehienak eraman zituen berarekin batera. Azken glaziaziotik kontinentetik bereizia eta bakartua, denbora geratu izan balitz bezala Jurasikokoak diruditen fauna eta landaretza dauzka. Babestutako gune ugari dauzka, haietako asko Gizateriaren Ondare izendatuak. Australiaren barruko “Estatu naturala” izena ere ezarri izan zaio. Ibai gorrixkak, hondartza basatiak, izotzek landutako mendiak eta baso hezeak… bidezidor ugariren artean naturaz eta paisaien edertasunaz gozatzeko aparteko aukera. 

Baina naturaz gain, herrialdeko hirigune nagusiak ezagutu ahal izango ditugu: Adelaide, Melbourne eta Sydney.

Interesguneak

• Adelaide, Australiako hegoaldeko hiriburua  • Fleurieu penintsula eta Coorong P.N.ko hareazko hesi erraldoia • Begirada bat Naraacorte haitzuloetako P.N.ko naturaren iraganari • Grampians P.N.ko basoak, ur-jauziak eta harkaitzak • Victoriako kostalde ikusgarria, Great Ocean Road errepidean zehar • Cape Otway P.N. • Melbourne, Australiako San Francisco • Hobart, kolonoen bigarren kokagunea • Tasman penintsulako geologia eta historia • Field Mendiko P.N.ko ur-jauzi zoragarriak eta eukalipto erraldoiak • Maria uhartea, garai batean presondegia izandako uharte ukitu gabea • Freycinet P.N.ko ur gardenak eta granito gorriak • Mole Creek P.N.ko sistema karstikoak • Cradle Mendiko P.N.ko alpetar paisaiak, izotz zaharren edertasunarekin • Tarkine, kontinenteko bigarren oihan heze epela, planetako bigarrena • Urrutiko paisaietara garamatzan Western Explorer Highway errepidean zehar, ipar-mendebaldetik • Denboran gelditu, ez atzera, ez aurrera, oihanaz gozatzen, Pieman ibaiaren ur islatzaileen ondoan • Garai bateko Franklin-Gordon Wild Rivers-en zehar nabigatzen, Estatuko ibai-arroarik handiena • Lake St. Clair P.N. • Sydney, Australiako hiriburua.

Ibilbidea

Adelaiderainoko hegaldia –Morialta P.N. –Coorong P.N. –Naacorte haitzuloa –Grampians P.N. –Port Campbell –Twelve Apostles –Cape Otway P.N. –Great Ocean Road –Melbourne –Hobart –Tasman penintsula –Mount Field P.N. –Maria Island P.N. –Freycinet P.N. –Salomon haitzuloa –Cradle Mountain P.N. –Tarkine  –Stanley –Strahan –Gordon River –Lake St. Clair P.N. –Hobart –Sydney.

Zenbait datu interesgarri

Iristeko hegaldia Adelaide hiriraino eta itzulera Sydneytik. Barruko bi hegaldi: Melbourne-Hobart (Tasmania) eta Hobart-Sydney. Lur gaineko ibilbiderako, furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Lo-eta, turista-mailako motel eta hoteletan.

Bidaia honek bi zati ezberdin ditu. Lehenengo, Adelaide eta Melbourne artean dauden parke nazional interesgarrienak eta bi hiri horiek bisitatuko ditugu. Ondoren, hegazkina hartu eta Tasmania uhartera joango gara, uharte horretako parke nazional ugarietako batzuk eta natura gune nagusiak bisitatzeko. Bidaia amaitu aurretik, Sydney hiri kosmopolita ezagutuko dugu. Bidaia honetan natura izango da protagonista nagusia, naturaren edertasunaz bete-betean gozatzea. Horretarako, ezinbestekoa izango da oinez egitea, bisitatuko ditugun parkeetako tokirik interesgarrienetaraino iritsi ahal izateko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Adelaidera, itzulera Sydneytik.
    - Barruko 2 hegaldi: Melbourne- Hobart eta Hobart- Sydney.
    - Herrialdean sartzeko bisaren tramitazioa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan, furgoneta pribatuko garraioa.
    - Maria uhartera iristeko ferrya.
    - Turista- mailako hotel edo moteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) ibilbide osoan.
    - Ibilbidean zehaztutako parke nazionaletarako sarrerak.
    - Gordon ibaian zeharreko bidaia.
    - Cradle Mountaineko Tasmaniako Deabruen Santutegira sarrera eta bisita.
    - Naraacorte P.N.ko haitzulora sarrera eta bisita.
    - Moles Creek haitzulora sarrera eta bisita.
    - Port Arthur presondegira sarrera eta bisita.
    - Bidaia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    -  Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 1ean/urr. 4an.

Prezioa : 4.690 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Australiako hegoaldea eta Tasmania
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT