Foto Australia  Outback-en bihotzerainoko bidaia

Australia
Outback-en bihotzerainoko bidaia

Australia
Outback-en bihotzerainoko bidaia

Australia iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dugu herrialdearen erditik, Outback erdilehor, boteretsu eta sakratu hori zeharkatuz. Duela milaka urte aborigenek “Deboraren hasiera” izendatu zuten kontinente berri honetara iritsi zirenean sortutako abesti indigenen trazei jarraituko diegu.

Kostalde tropikaletik abiatuta barrualde basati eta primarioan sartuko gara. Kakadu, Litchfield eta inguruko aborigenen lurraldeek Gizartearen Ondarearen titulua merezi duten aborigenen paisaiak eta artea eskaintzen dizkigute, 20.000 babesleku baino gehiago izanda. Urte-sasoi itogarriaren kontraste gisa, basamortuko paradisu batekoak diruditen ur-jauzi, ibai eta arroila ikusgarriak daude.

Kontinentearen bihotzeraino jaitsiko gara eta bertan paisaia ezohizkoak ikusiko ditugu, baita zientzia fikziozko film batekoak diruditen fantasma itxurako herrixkak ere.  Kings Canyon-eko hareharrizko arroilak eta Uluru-Kata Tjuta Parke Nazionalaren berezko indarra, naturala, biak historia handikoak eta esangura handikoak. Haiek ikusitakoan ezinezkoa da hotz, axolagabe, gelditzea.

Herrialde honetako hegoaldeko mendi erraldoietara iritsi aurretik Coober Pedy izeneko hiri neotroglodita bisitatuko dugu. Eta natura eta milurteko kulturaz gain, Australiako hirigune nagusiak ezagutzeko aukera izango dugu bidaiaren barruan: Darwin, Alice Springs, Adelaide eta Sydney.

Interesguneak

• Darwin, Australiako hiri tropikala • Kakadu Parke Nazionala: harkaitzetako artea, krokodiloak eta natura basatia • P.N. Litchflied: ur-jauziak eta oinezko ibilbideak • Arhem Land: aborigenen lurraldea • Baso bakartiak eta ur-putzuak Nitmiluk P.N.an • Ibilaldiak eta kanoa Katherine haitzarteko arroilan • Cuttacutta-ko kareharrizko haitzuloak • Elsey P.N. eta bertako iturrietako ur gardenak • Devils Marbles-eko granitozko puska sakratuak • Urritiko Outbac-en zeharreko ibilbidea, errepide amaigabeetan eta baso-bide harrigarrietan zehar • Alice Springs, Australiako basamortuko hiriburua • Kings Canyon eta Watarrka P.N. • Uluru haitz erraldoia eta inguruko Uluru-Kata Tjuta P.N., ikusi beharrekoa • Breakways Reserve-ko paisaia lurtarra, filmetako irudien ekarlea • Coober Pedy, herrixka neotroglodita • Flinders Ranges, Australiako hegoaldeko mendikaterik handiena • Adelaide, Australiako hegoaldeko hiriburua • Sydney, Australiako hiriburua. 

Ibilbidea

Darwinerainoko hegaldia –Litchfield P.N. –Kakadu P.N. –Arhem Land –Katherine Gorge –Cuttacuttako kobazuloak –Elsey River P.N. –Tennant Creek –Devils Marbles –Alice Springs –Eastern MacDonnell P.N. –Western MacDonnell P.N. –Kings Canyon P.N. –Watarrka –Uluru P.N. –Kata Tjuta –Coober Pedy –Flinders Ranges P.N. –Adelaide –Sydney.

Zenbait datu interesgarri

Sarrerako hegaldia Darwin hirira eta itzulera Sydneytik. Barruko hegaldi bat egingo dugu, Adelaide eta Sydney artean. Lurreko ibilbideak egiteko, furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Turista-mailako motel eta hoteletan egingo dugu lo.

Bidaia honen ardatza kontraste handiko natura eta aborigenen milurteko kultura dira, bigarrena kobazuloetako harkaitzetako pinturetan eta herrixka eta hirietako agerpenetan islatzen delarik. Parke nazional ezagunenak bisitatuko ditugu, baita hain ezagunak ez diren beste ikusgarri batzuk ere. Bidaia amaitu aurretik, Sydney kosmopolita bisitatuko dugu. Hortaz, ezinbestekoa da oinez egitea bisitatuko ditugun parkeetako gunerik interesgarrienetara iristeko. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Darwinera eta itzulera Sydneytik.
    - Barruko hegaldia: Adelaide- Sydney.
    - Herrialdean sartzeko bisaren tramitazioa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan, furgoneta pribatu txiki bateko garraioa.
    - Ibilbide osoan, turista- mailako hotel edo moteletako ostatua bainugela pribatuarekin (lo egitea eta gosaria).
    - Hiru gau Kakadun laurentzako bi logeletako kabinetan eta bainugela pribatua baina konpartitua (gosaria barne).
    - Hiru gau birentzako geletan eta bainu konpartituarekin Kings Canyon eta Ulurun (gosaria barne).
    - Ibilbidean zehaztutako parke nazionaletako sarrerak.
    - Arratsaldeko bidaia Kakadu P.N.ko Yellow Waters ibaian zehar.
    - Itsasontziko eta kayak- eko irteera Katherine arroilan zehar.
    -  Oenpelli Injalak Arts- eko harkaitzetako pinturak eta de Arhemland eta Hellmansburg aborigenen misioak eta komunitateak ikusteko sarrera eta bisita.
    - Cuttacutta kobazuloetarako sarrera eta bisita.
    - Alice Springs- eko Desert Park- erako sarrera.
    - Bidaia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izanik ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztia.

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, ira. 4an.

Prezioa : 4.790 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Australia
Outback-en bihotzerainoko bidaia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT