Goiko Atlasa, hortxe bertan, eta aldi berean hain aparte. Oinez ibiltzeko tokirik aproposena. Paraje ikusgarriak, pezoz edo adobez egindako etxeetako herrixkak, paisaiarekin bat egiten dutenak, eta arroila eta haitzarte artean mendia behera egiten duten ibai arinak. Bertan bizi da berbere herria, berezko kulturari eta nortasunari ondoen heldu dien herria, Eta dena magia eta lilura artean. Atlasen zabaltasuna kontuan hartuta, hauta beharra dago, eta oraingoan Jebel Sahgro eskualdera hurbilduko gara. Mendikatearen hegoekialdean, Sahararekiko mugan, dagoen eskualde horrek aparteko klima-baldintzak izaten ditu urteko sasoi honetan ohiko ibilbideetatik kanpo dauden paisaia eta herrixka ikusgarriak bisitatu ahal izateko.
Bertako mandazain talde batek lagunduko digu gauzak garraiatzen. Mandoen gainean janariak, sukaldeko gaiak… beharrezko azpiegitura guztia eramango dugu. Zortzi eguneko trekkinga egingo dugu, Jebel Sahgroko haranetan zehar oinez egiten, tartean hainbat herrixka bisitatuz. Marrakexen hotelean egingo dugu lo, trekingean, berriz, kanping-dendetan eta etxeren batean, tartekatuta. Trekkingak iraun bitartean janari guztiak prezioaren barruan sartuta daude eta Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilbide guztian.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea