Saudi Arabiak turismoari ateak irekitzea erabaki du. Eta petrolioaren, gameluaren eta beduinoaren topikotik haratago, Saud-en erresumak kontrastez eta kontraesanez betetako herrialde handi batekin harrituko gaitu. Oasi eta basamortu arabiarraren benetako irudiak Madein Saleh-eko antzinako nabateoen hondakinetan edo Diriyah saudi errege-familiaren feudo tradizionalean dauka ispilu (Gizateriaren Ondare biak), eta harkaitz eta hareazko paisaia ikusgarriz osatzen da, hala nola Disah eta Hisma wadiak, Maghaer Shuaib-eko nabateoen beste aztarnak edota Al Ahsa izeneko munduko oasirik handienaren altxor naturalak.
Paisaiaren kontrapuntua Yanbu eta Farasan uharteetako kostaldean aurkituko dugu, eta, batez ere, herrialdearen hegoaldeko mendi garaietan eta harrizko herrietan, non lore gizon-emakume bitxien tribuak bizi diren. Eta Riad erresuma baten bihotza balitz bezala eraikitzen bada, islamaren sorlekua dena, etorkizunari eta modernitateari urrats herabeak ematen dizkiona bere moral puritanoaren esku-balaztarekin, Yeda edo Damman kostaldeko hiriek bere baitan itxitako erresumaren hegal irekiak eta brisa freskoagoa irudikatzen dute, azkenean bidaia ahalbidetzen duena.
• Riad, eraikin modernoak eta iraganeko gotorlekuak • Diriyah-ko jauregiak, Saud errege familiaren antzinako feudoa eta Gizateriaren Ondarea • Edge of the World edo Azken izkina, munduaren amaiera gure oinetan • Jubbako petroglifoak, Gizateriaren Ondarea • Al-Ula, aire libreko museoa intsentsuaren ibilbidean • Madein Saleh-eko nabateoen hondakinak, Giza Ondarea, eta baita Maghaer Shuaib-ekoak ere • Wadi Disha ederra • Hegra eta wadi Hismako paisaia harritsu eta hareatsuak • Yanbu eta Farasan uharteak, itsaso Gorriko ertzean • Yeda historikoa, Medina eta Meka debekatuetara sarbidea • Al Balad auzo historikoa eta VII. mendeko etxeak koralina-arrokez eraikiak • Jizan, baratza saudiarra herriko hegoaldean • Farasan uharteak, koralezko paradisu galdua • Abha eta Asir mendiak • Rijal Alma fotogenikoa, Unescoren ondarerako hautagaia • Lore-gizonak • Lajab wadiko arroila • Al Ahsako oasia, munduko handiena eta Giza Ondarea • Al Qarako muino harrigarriak • Dammam, etorkizuneko museoa eta zubia.
Riaderainoko hegaldia –Hail –Al-Ula –Madein Saleh –Tabuk –Mahgeir –Al Wajh –Yanbu –Yeda –Jizan –Farasan uharteak –Abha –Oasis Al Ahsa –Dammam.
Natura eta historia bidaia munduko herrialderik hermetikoenetako batean barrena. Atzerritarren eragin falta horrek jokaera eta janzkera-arauak gordetzera behartzen du, nahiz eta duela urte gutxi bezain zurrunak ez izan. Ibilbidearen zatirik handiena lur orotako ibilgailuetan egingo dugu, Riad eta Riad-Hail, Yeda-Jizan eta Abha-Dammam barruko hiru hegaldirekin bateratuz. Jizan eta Farasan uharteen arteko joan-etorriko ferry bat ere hartu dugu. Eta turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, bainu pribatuarekin eta gosariarekin. Azaroan bisitatuko dugu herrialdea, Saudi Arabia bisitatzeko hilabeterik onenetakoa, tenperatura atseginekin egunean zehar, hotzak gauetan. Banoako gidaria.
- Riaderainoko hegaldia eta Dammametik itzulera.
- Saudi Arabiara sartzeko bisatua.
- Barruko hegaldiak Riad- Hail, Jeda- Jizan eta Abha- Dammam.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Turista- mailako hoteletan lo egingo dugu, birentzako geletan eta bainugela pribatuarekin (gosaria barne).
- Hail- Duba eta eta Jizan, Farasan uharteak eta Abha hirien arteko ibilbiderako lur orotako ibilgailuetako garraioa.
- Duba eta Yeda eta Damman eta Al Ahsa hirien arteko autobus txiki pribatuko garraioa.
- Jizan eta Farasan uharteen arteko ferrya, joan- etorria.
- Egun osoko txangoa Riadetik abiatuta Diriyah hiri zaharra eta Edge of The World lekua bisitatzeko.
- Bidaiaren 4., 5., 6., 7. eta 8. egunetako hamaiketakoak barne.
- Madein Saleh- eko gune arkeologikoa bisitatzeko sarrerak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Aire- tasak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren museoak, monumentuak eta gune naturaletako sarrerak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 18 egun
Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: otsailaren 2tik 19ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 5.190 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.