Foto Saudi Arabia Erresumaren ate irekiak

Abenduko zubia
Saudi Arabia
Erresumaren ate irekiak

Saudi Arabia
Erresumaren ate irekiak

Saudi Arabiak turismoari ateak irekitzea erabaki du. Eta petrolioaren, gameluaren, beduinoaren eta belodun emakumeen iruditik haratago, Saud-en erresumak kontrastez eta kontraesanez betetako herrialde handi batekin harrituko gaitu. Oasi eta basamortu arabiarraren benetako irudiak Madein Saleh-eko antzinako nabateoen hondakinetan edo Diriyah saudi errege-familiaren feudo tradizionalean dauka ispilu (Gizateriaren Ondare biak), eta harkaitz eta hareazko paisaia ikusgarriz osatzen da, hala nola Disah eta Hisma wadiak, eta Maghaer Shuaib-eko nabateoen beste aztarnak. Eta Riad erresuma baten bihotza balitz bezala eraikitzen bada, islamaren sorlekua dena, etorkizunari eta modernitateari urrats herabeak ematen dizkiona bere moral puritanoaren esku-balaztarekin, Yidda kostaldeko hiriak bere baitan itxitako erresumaren hegal irekiak eta brisa freskoagoa irudikatzen ditu, azkenean bidaia ahalbidetzen duena.

Interesguneak

• Riad, eraikin modernoak eta iraganeko gotorlekuak • Diriyah-ko jauregiak, Saud errege familiaren antzinako feudoa eta Gizateriaren Ondarea • Edge of the World edo Azken ertza, munduaren amaiera gure oinetan • Jubbako petroglifoak, Gizateriaren Ondarea • Al-Ula, aire libreko museoa intsentsuaren ibilbidean • Madein Saleh-eko nabateoen hondakinak, Giza Ondarea, eta baita Maghaer Shuaib-ekoak ere • Wadi Disha ederra • Hegra eta wadi Hismako paisaia harritsu eta hareatsuak • Yidda historikoa, itsas Gorriaren ertzean • Al Balad auzo historikoa eta VII. mendeko etxeak koralina-arrokez eraikiak.

Ibilbidea

Riaderainoko hegaldia –Hail –Al-Ula –Madein Saleh –Tabuk –Maghaer Shuaib –Tabuk –Yidda.

Zenbait datu interesgarri

Natura eta historia bidaia munduko herrialderik hermetikoenetako batean barrena eta hedadera handikoa denez, horrek joan-etorri luzeak eskatzen ditu. Atzerritarren eragin falta horrek jokaera eta janzkera-arauak gordetzera behartzen du, nahiz eta duela urte gutxi bezain zurrunak ez izan. Ibilbidearen zatirik handiena lur orotako ibilgailuetan egingo dugu, Riaden hiriko autobus-garraioarekin, baita Hailen eta Yiddan egin beharreko aireportuko joan-etorritarako ere. Riad-Hail eta Tabuk-Yidda barruko bi hegaldi hartuko ditugu. Eta turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, bainu pribatuarekin eta gosariarekin. Abenduan bisitatuko dugu herrialdea, Saudi Arabia bisitatzeko hilabete oso aproposa, tenperatura leunekin (hotzak gauetan). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Riaderainoko hegaldia eta Yedatik itzulera.
    - Saudi Arabiara sartzeko bisatua.
    - Barruko hegaldiak Riad- Hail eta Tabuk- Yidda.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Turista- mailako hoteletan lo egingo dugu, birentzako geletan eta  bainugela pribatuarekin (gosaria barne).
    - Hail- Duba hirien arteko ibilbiderako lur orotako ibilgailuetako garraioa.
    - Egun osoko txangoa Riadetik abiatuta Diriyah hiri zaharra eta Edge of The World lekua bisitatzeko.
    - Bidaiaren 4., 5., 6. eta 7. egunetako hamaiketakoak barne.
    - Madein Saleh- eko gune arkeologikoa bisitatzeko sarrerak. 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Aire- tasak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren museoak, monumentuak eta gune naturaletako sarrerak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 10 egun

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: azaroaren 29tik abenduaren 8ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.290 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Saudi Arabia
Erresumaren ate irekiak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT