Foto Amazonia Gure planetaren birikia [Brasil]

Amazonia
Gure planetaren birikia
[Brasil]

Amazonia
Gure planetaren birikia
[Brasil]

Amazonian dago munduko ibai-sarerik handiena. Guztira 80.000 km inguruko sarera osatzen duten ibai ugari, gure planetan dagoen edateko uraren sortzen dutenak, hain zuzen ere. Ez da erraza sare horretan barrena sartu eta ibiltzea. Horregatik, bidaia berezi bat prestatu dugu, guztiz bestelakoa, egun batzuetarako mundutik alde egin eta arazo guztiez ahaztu nahi dutenentzat pentsatuta. Gune natural bat, neurrigabekoa, ikaragarria, batzuetan basatia ere. Eta bertan, naturarekin harmonian bizi diren pertsonak aurkituko ditugu, ibaia handi baten inguruan egituratutako gune zabal ikusgarri batean: ibaia, basoak, animaliak, ura, natura… 
    Amazoniako oihanak 6 milioi km2 inguruko azalera betetzen du, hau da, munduko herrialde gehienak baino zabalagoa da. Eremu berezia da, konplexua, azpiegitura gutxikoa, eta Manaus hiriburutik kanpo oso ezezaguna da eta bisitari gutxi hartzen ditu.
    Horrela, txalupa da Amazonian zehar mugitzeko garraiobiderik egokiena: oihanean sartzeko, ibai txikietan (“igarape”ak) edo urez gainezka egindako basoetan (“igapo”ak) barrena ibiltzeko, eta ibai-ertzetako herrixkak eta biztanleak bisitatzeko. Hamaika egunez, esperientzia sakon bat bizi izateko aukera: bisitari gutxi izaten dituzten ibaietan nabigatuko dugu, oinez ibiliko gara baso handietan, Brasilgo parke nazionalik zabalenetakoak bisitatuko ditugu, bertako indiarren hainbat komunitate ezagutuko ditugu eta, denetan, askatasun-gune ikaragarri honetaz gozatzeko aukera izango dugu.

Interesguneak

• Manaus, Tropikoko Paris deritzona • Januari lakua • Amazonas ibaiaren eta Ibai Beltzaren arteko uren topagunea edo “Encontro das aguas” • Pirañak arrantzatzea eta hegazti, landare eta faunaren behaketa • Praia do Tupeko Erreserba Ekologikoa • Dessana indiarrak • Kanoako paseoak, gauez eta egunez, igarape-etan zehar • Oihanean zeharreko oinezko txangoak • Anavilhanas ibaiko artxipelagoa, munduko handienen artean, bigarrena  • Terra Petrako indigenen komunitatea • Cabloco indiar mestizoak • Igapo-etako oinezko ibilbideak • Novo Airaoko artisauak eta ontziolak • Dzanga edo salto uretara, ibaian, izurde arrosa edo gorrizta artean igeri egiteko • Madada indiarraren haitzuloraino, oinez • Velho Airaoko kautxu-lantegi zaharra • Jauko Parke Nazionala, Brasilgo handiena • waimiri indiarren komunitatea • kambeba indiarrak • Ariau ibaia.

Ibilbidea

Manauserainoko hegaldia –Januari lakua –Encontro das Aguas–Tupe hondartza–Arara lakua –Anavilhanas artxipelagoa –Madada indiarraren haitzuloa –Igarape do Pagodao –Velho Airao– Igarape Preto –Jau P.N.–Novo Airao –Culleras ibaia–Ariau ibaia –Acajatuba lakua –Manaus.

Prezioaren Barruan

  • - Manauserainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Hotel eta aireportuen arteko joan- etorriak.
    - Manaus hirian, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Ibilbide guztirako txalupa pribatua (pentsio osoa, baita edateko ura ere).
    - Txalupan, bi, hiru edo laurentzako gelak, konpartitzeko komun eta dutxekin.
    - Txalupako ibilbidean, albo batera egingo ditugun kanoetako txangoak.
    - Ibilbideko bisitak eta tokian tokiko gidariak (Novo Airaoko izurdeak ikusteko aukerako jarduera izan ezik).
    -  Oihanean kanpatuta emango dugun gauerako kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
    - Anavilhanas eta Jau parke nazionaletarako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    -  Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako kontzeptu guztiak.

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.690 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Amazonia
Gure planetaren birikia [Brasil]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT