Altai mendiak, edonondik urruti. Txina, Errusia, Kazakhstan eta Mongoliako mugen artean kokatuta, bertara iristea ez da erraza, edonondik abiatuta ere.
Espazio zabalzabalak eta mendiak, gutxiengo etniko ugariren bizileku: tuva, torgud edo dorvot etniena, esaterako, oraindik ere bizimodu erdinomadari eusten diotenak. Ibilbidean horietako batzuk bisitatzeko aukera izango dugu.
Denbora eta planeta bera geldituta daudela ematen duen inguru honetan bidaiatzeko erarik egokiena eta bakarrenetakoa, oinez egitea da.
Hamaika egunez Altai deritzon eskualdeko paisaia ikusgarrien artean oinez egiteko aukera paregabea: lakuak, pinudiak, glaziarrak, mendiak, horietako batzuk mendikateko altuenak... edertasuna nonahi. Trekking honek ez du zailtasun teknikorik, baina garrantzitsua da fisikoki ondo egotea, egunero sei bat orduko ibilbidea egin beharko dugu eta.
Trekkinga egiteko hain urruti dagoen toki honetaraino joateak, besterik gabe ere, aparteko maila ematen dio bidaia honi. Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea