Cabo Verde artxipelagoak hainbat paisaia ezberdin eskaintzen dizkigu: mendiak, sumendiak, haran emankorrak eta kostaldea. Ozeano Atlantikoaren ertzeko herrialde txiki baina bitxi honetan naturaren edertasunak bat egiten du bertan bizi diren herritarren izaera adeitsuarekin, ondo sustraitutako mestizaia sortzeko, portugaldarren kolonialismoaren eta Afrikako antzinako esklaboen garaikoen arteko mestizaia, hain zuzen ere.
Herrialde hau ezagutu eta herrialdeaz gozatzeko erarik onena oinez egitea da.
Horretarako, Fogo eta Santiago uharteak hautatu ditugu. Fogon, uharte horietako benetako ikonoa den sumendi erraldoiaren oinetan dagoen labazko eremu erraldoian zehar ibiliko gara, oinez, eta Santiagon, berriz, uharteko bidezidorretan barrena ibiliko gara, itsasoraino iritsi arte, bertan bainu eder bat hartzeko.
Praiarainoko hegaldia – Santiago uhartea – Fogo uhartea – Châ das Caldeiras – Pico do Fogo sumendia – Sâo Filipe – Rui Vaz – Assomada – Chao de Tanque – Ribeira da Barca – Ribeira da Praia – Tarrafal – Cidade Velha – Praia
Oinezko ibilbideak zazpi egun iraungo ditu. 4 egunetan, 7 orduz ibiliko gara, oinez, eta gainerakoetan 4 orduz.
Trekkingak irauten duen bitartean, aterpetxeetan, tokian tokiko etxeetan eta hoteletan egingo dugu lo eta ibilgailu bat izango dugu, gure ekipaiak garraiatzeko. Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilbide osoan.
- Praiarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- 2 barne hegaldi: Praia- Fogo uhartea- Praia.
- Cabo Verdera sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Trekkingaren hasieraraino joateko eta trekkingaren amaieratik itzultzeko garraioa, autobus pribatu txiki batean.
- Trekkingak iraun bitartean, ekipajea garraiatzen laguntzeko ibilgailu bat.
- Praia, Sao Filipe, Ruii Vaz, Assomada eta Tarrafal hirietan, turista maila hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
- Cha das Caldeiras herrian, aterpetxe batean lo egingo dugu (gosaria barne).
- 3, 4, 5, 6, 7 eta 8. egunetako piknikak.
- Cabo Verdeko eguneko turismo- tasa.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bertako gidaria, trekkingeko egun guztietarako.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren otorduak.
- Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 7
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 5era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.880 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.