Foto Oinez Saharan zehar, Iheriretik Tananeteraino, ahanzturaren arrastoen atzetik. [Aljeriako hegoaldea]

Oinez Saharan zehar, Iheriretik Tananeteraino, ahanzturaren arrastoen atzetik.
[Aljeriako hegoaldea]

Oinez Saharan zehar, Iheriretik Tananeteraino, ahanzturaren arrastoen atzetik.
[Aljeriako hegoaldea]

Egun batzuk basamortuan barrena oinez ematea oso esperientzia polita da, lasaitu egiten duena, eta edonork egiteko modukoa; nahikoa da natura eta oinez egitea atsegin izatea.

Horretarako Djaneteko iparraldean dagoen eskualde bat aukeratu dugu, Tassili Najjer Parke Nazionalaren barruan, oinez bisitatzeko. Animatzen bazara, eskualde horretako paisaien artean paseatzea ustezko monotoniatik oso parte dagoela ikusi ahal izango duzu. Tassili Najjer eskualdeko paisaia (arroilak, bihurguneak, dunak, harkaitzak, “putzu”ak...) bakarra da munduan, naturarekin bat egin eta zarata eta jende-multzoetatik at egun batzuk lasai-lasai emateko. 

Egunero sei-zazpi bat ordu emango dugu oinez, hiru goizez eta hiru arratsaldez. Eguerdi aldean atsedena hartuko dugu ordu pare batez, bazkaldu eta solasean jarduteko.

Oharra: Aljerian sartzeko bisatuak denboraz tramitatu behar dira: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.

Ibilbidea

Aljerian sartzeko bisatuak denboraz tramitatu behar dira: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.

Zenbait datu interesgarri

Zortzi egunez harkaitz eta hareazko paisaian zehar ibiliko gara, oinez, Iherir eta Djanet herrien artean. Gure fardelak eta gainerako materialak gamelu gainean eramango dizkigute. Guk motxila txiki bat baino ez. Djaneten aterpetxe batean egingo dugu lo, gainerako kanpatuta (pentsio osoan). Bidaia osoan Banoako gidari bat izango dugu laguntzaile.

Prezioaren Barruan

  • - Djaneterainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aljerian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilgailu pribatuko garraioa, Djanetetik Iherir- era eta trekkingaren amaieratik Djanetera.
    - Trekkingak iraun bitartean, zamak garraiatzeko gameluak.
    - Basamortuko kanpalekuetako 7 gau, pentsio osoan.
    - Djaneten, oinarrizko aterpetxeko ostatua (lo egitea eta gosaria).
    - Argelen, turista motako hotela, gosaria barne (gau bat).
    - Basamortuko zeharkaldi osoan zehar, putzuko edateko ura (ikus bidaiaren baldintza- orria).
    - Potzuko edateko ura, trekking egunetan. ( begiratu baldintza orriko oharra). 
    - Trekkingeko kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
    - Tassili Najjer- eko Parke Nazionaleko sarrera.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 7

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.590 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Oinez Saharan zehar, Iheriretik Tananeteraino, ahanzturaren arrastoen atzetik.
[Aljeriako hegoaldea]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT