Egun batzuk basamortuan barrena oinez ematea oso esperientzia polita da, lasaitu egiten duena, eta edonork egiteko modukoa; nahikoa da natura eta oinez egitea atsegin izatea.
Urte askotako esperientzian oinarritua, Djaneteko ipar-mendebaldean dagoen eskualde bat aukeratu dugu, Tassili-n-Najjer Parke Nazionalaren barruan, oinez bisitatzeko ezaugarri paregabeak dituelako. Arroilak, bihurguneak, dunak, harkaitzak, “putzuak”..., toki paregabea naturarekin bat egin eta zarata eta jende multzoetatik at egun batzuk lasai-lasai emateko. Amaitzeko, Tassili-n-Ajjer izeneko eskualdera joango gara, aire zabaleko museo eder horretako pinturak ikusteko.
Egunero sei bat orduz egingo dugu oinez hondar eta harrien artean, hiru ordu goizez eta beste hiru ordu arratsaldez. Eguerdi aldean atsedena hartuko dugu ordu pare batez, bazkaldu eta solasean jarduteko.
Oharra: Aljerian sartzeko bisatuak denboraz tramitatu behar dira: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.
• Djanet: oasi-hiria • Tin-Raseko pinturak • Tikobabuingo harkaitzetako irudiak • Tuiako “putzu” handia • Iualalateko arroila • Essendileneko “putzu” handia eta antzinako herrixka abandonatua • Erg d’Admer handia • Jabarem herriko irudiak, Tassili-a-Ajjer eskualdean.
Djanet-erako hegaldia –Tis-Ras –Tin-Ras –Inmaraudan –Agzel –Tilelin –Tikobabuin –Tuia –Iualalat –Essendilene –Tananet –Erg d’Admer–Jabarem –Djanet.
Djaneterainoko hegaldia. Gure fardelak eta gainerako materialak 4x4 motako ibilgailuetan eramango ditugu. Basamortuko trekkingean, kanpalekuetan, pentsio osoan. Banoako gidaria.
- Djaneterainoko hegaldia, joan- etorria.
- Aljerian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Lur mota guztietarako ibilgailua, trekkinaren bukaeratik, Djanetera bueltatzeko.
- Lur mota guztietarako ibilgailuak, trekkingeko 7 egunetan taldearen eta bakoitzaren materiala garraiatzeko.
- Basamortuko kanpalekuetako 5 gau: pentsio osoa.
- Djaneten, gau 1 oinarrizko aterpetxe batean (lo egitea eta gosaria).
- Aljerren, 1 gau oinarrizko aterpetxe batean (lo egitea eta gosaria).
- Potzuko edateko ura, trekking egunetan. (begiratu baldintza orriko oharra).
- Kanpalekuetako gai guztiak (lozakua izan ezik).
- Tassili- n- Ajjerreko Parke Nazionaleko sarrera.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, azoka- areto, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 7
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 1.690 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.