Foto Oinez Saharan zehar Aljeria

Oinez Saharan zehar
Aljeria

Oinez Saharan zehar
Aljeria

Egun batzuk basamortuan barrena oinez ematea oso esperientzia polita da, lasaitu egiten duena, eta edonork egiteko modukoa; nahikoa da natura eta oinez egitea atsegin izatea. Horretarako Djaneteko iparraldean dagoen eskualde bat aukeratu dugu, Tassili Najjer Parke Nazionalaren barruan, oinez bisitatzeko. Animatzen bazara, eskualde horretako paisaien artean paseatzea ustezko monotoniatik oso parte dagoela ikusi ahal izango duzu. Tassili Najjer eskualdeko paisaia (arroilak, bihurguneak, dunak, harkaitzak, “putzu”ak...) bakarra da munduan, naturarekin bat egin eta zarata eta jende-multzoetatik at egun batzuk lasai-lasai emateko. #Egunero sei bat ordu emango dugu oinez, hiru goizez eta hiru arratsaldez. Eguerdi aldean atsedena hartuko dugu ordu pare batez, bazkaldu eta solasean jarduteko. Amaitzeko, Jabbarem basamortuan aire zabalean zabal-zabalik dagoen museo ederreko pinturak ikusteko asmoa daukagu. Hamaika egunez harkaitz eta hareazko paisaian zehar ibiliko gara, oinez, Iherir eta Djanet herrien artean. Gure fardelak eta gainerako materialak asto gainean eta, ondoren, lur mota guztietarako ibilgailuetan eramango dizkigute. Guk motxila txiki bat baino ez. Bidaia osoan Banoako gidari bat izango dugu laguntzaile.#

Oharra: Aljerian sartzeko bisatuak denboraz tramitatu behar dira: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.

Prezioaren Barruan

  • Djaneterainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Aljerian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilgailu pribatuko garraioa, treekingaren amaieratik Djnaneteraino. Zamak garraiatzeko astoak, trekkingaren lehen zatian. Trekkingaren bigarren zati osoan, laguntzeko lur mota guztietarako ibilgailua (ibilgailu hori, beharrezko materiala garraiatzeko baino ez da erabiliko). Djaneten, aterpetxean lo egitea eta gosaria. Basamortuko kanpalekuetako 11 gau, pentsio osoan. Trekkingeko kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik). Tassili Najjer- eko Parke Nazionaleko sarrera. Bidaia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 12

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 1ean.

Prezioa : 1.650 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Oinez Saharan zehar
Aljeria
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT